Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

6. etapa

Dumoulini 20 segundoko zigorra ezarri diote, autoaz baliatzeagatik

Erredakzioa

Tom Dumoulinek denbora galdu du faboritoekiko Tourreko seigarren etapan. Gainera, 20 segundoko zigorra ezarri diote epaileek, autoaren atzean ibiltzearen abantailaz baliatu baita.

  • Tom Dumoulin. Argazkia: EFE

    Tom Dumoulin. Argazkia: EFE

Tom Dumoulin (Team Sunweb) izan da Frantziako Tourraren seigarren etapako txirrindulari kaltetuena. Denbora galdu du faboritoekiko eta epaileek 20 segundoko zigorra ezarri diote taldeko autoaz baliatzeagatik.

Gurpila zulatu zaio Dumoulini helmugarako 5,5 kilometroren faltan, Ondoren, errepidera itzuli da, eta metro batzuetan autoaren atzean ibili da, horrek ematen duen abantailaz baliatuta. Epaileek ikusi , eta zigorra ezartzea erabaki dute.

Helmugan 50 segundo galdu ditu Dumoulinek etapa irabazlea izan den Daniel Martinekiko. Tourra irabazteko faboritoekiko 42 segundo inguru galdu ditu, eta 20 segundo gehiago jaso zuen zigorragatik. Sailkapen nagusian 9. postutik 17. postura jaitsi da, eta liderra Van Avermaetekiko minutu eta 13 segundora dago.