Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

7. etapa

Dylan Groenewegen nagusitu da azken metroetan eta Van Avermaetek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Holandarra Fernando Gaviria kolonbiarrari eta Peter Sagan eslovakiarrari gailendu zaie azken esprintean.

Dylan Groenewegen Lotto Jumboko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko zazpigarren etapa. 231 kilometroko ibilbidea egin dute, aurtengo edizioko luzeena. Fougères eta Chartres artean. Sailkapen nagusian Greg Van Avermaetek lehen postuan jarraitzen du.

25 urteko holandarra esprint estua jokatuta gailendu da 5 ordu, 43 minutu eta 42 segundoko denborarrekin. Fernando Gaviria kolonbiarra bigarren izan da eta Peter Sagan eslovakiarra hirugarren.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Van Avermaet da liderra, bigarren Geraint Thomas (Sky) dago, sei segundora, eta hirugarren, Tejay Van Garderen estatubatuarra (BMC) zortzi segundora.

Larunbatean, zortzigarren etapa jokatuko dute, 181 kilometrokoa, Dreux eta Amiens ostean.