Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

14. etapa

Omar Frailek garaipen handia lortu du, aurkari guztiak ezustean harrapatuta

Agentziak | Erredakzioa

Santurtziko txirrindulariak indarra eta kemena erakutsi ditu azken kilometroetan eta bera bakarrik iritsi da Mendeko helmugara. Geraint Thomasek lider jarraitzen du.

Omar Fraile bizkaitarrak irabazi du Frantziako Tourreko 14. etapa, Saint-Paul Trois-Chateaux eta Mende artean 188 kilometroko ibilbidea egin ostean. Astanakoa izan da eguneko ihesaldiko 32 txirrindularietako bat.

Frailek helmugarako hiru kilometrora jo du erasoa, Stuyven lasterketa buruan joan denean.

Santurtziarrak lau ordu, 41 minutu eta 57 segundoko denbora eginda eraman du garaipena, azken kilometroetan erakustaldia emanda.

Frailek Jasper Stuyven belgikarra harrapatu eta gainditu egin du, eta ondoren ederto eutsi dio Julian Alaphilippe mendiko liderrak atzetik aterata egindako ahaleginari.

Faboritoen tropela 18 minutu luzera iritsi da, baina sailkapen nagusiko lehen hiru postuetan ez da aldaketarik izan.

Geraint Thomas liderrak Sky taldearen babesa izan du eta iheslariei egiten utzi die aurreko taldean ez baita sartu sailkapen nagusiko lehen postuetan dagoen txirrindularirik.

Mikel Landa eta Tom Dumoulin

Ondorioz, Skyk Tom Dumoulin sailkapeneko hirugarrena gertutik zaindu du, baita Mikel Landa eta Alejandro Valverde Movistar taldeko izarrak ere. Biak Nairo Quintanari bultzada ematen saiatu dira.

Igandean hamabosgarren etapa jokatuko dute, 181,5 kilometrokoa, Millau eta Carcassone artean.