Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

3. astea

Pirinioetara iritsiko da Tourra, azken txanpan

eitb.eus

Frantziako lasterketa Euskal Herrian sartuko da, hirugarren astean, etapa erabakigarri batekin: 31 kilometroko erlojupekoa, Senperetik Ezpeletara.

  • Euskal Herrira larunbatean helduko da Tourra / EFE.

    Euskal Herrira larunbatean helduko da Tourra / EFE.

Pirinioetako astean erabakiko dira Frantziako Tourraren sailkapenak. Txirrindulariek bi etapa luze, bereziki labur bat, etapa lau bat eta erlojupeko bat dute aurretik, Parisera heldu baino lehen.

Geraint Thomasek eta Chris Froomek (Sky) aldearekin hasiko dute astea. Aurrean Dumoulin, Landa eta Quintana izango dute, esan dutenez, "oraindik dena posible da" eta.

HIRUGARREN ASTEA

16. etapa, Carcassonne > Bagnères-de-Luchon - 218 km (uztailak 24)

Etapa luze eta gogorra. Bost mendate igoko dituzte; azken biak, lehen mailakoak. Bukaera jaitsiera arriskutsu baten ostean izango da.

TOUR FRANCIA 2018 PERFIL 16

17. etapa, Bagnères-de-Luchon > Saint-Lary-Soulan - 65 km (uztailak 25)

Edizo honetako berritasun handia: oso etapa laburra. Irteera-parrilla batean abiatuko dira txirrindulariak, eta kategoria bereziko mendate batean bukatuko dute.

TOUR FRANCIA 2018 PERFIL 17

18. etapa, Trie-sur-Baïse > Paue - 171 km (uztailak 26)

Etapa laua eta lasaia.

TOUR FRANCIA 2018 PERFIL 18

19. etapa, Lourdes > Larüntze - 208 km (uztailak 27)

Jardunaldi luzea, kategoria bereziko bi mendaterekin. Azken aukera mendian sailkapena iraultzeko.

TOUR FRANCIA 2018 PERFIL 19

20. etapa, Senpere > Espeleta - 31 km. Banakako erlojupekoa (uztailak 28)

Euskal Herrira helduko da tropela: 31 kilometroko erlojupeko erabakigarria, oso ibilbide malkartsuarekin.

TOUR FRANCIA 2018 PERFIL 20

21. etapa, Houilles > Paris, Eliseoko Zelaiak - 116 km (uztailak 29)

Parisera helduko dira txirrindulariak, euren maillotetan.

TOUR FRANCIA 2018 PERFIL 21