Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Aurkezpen ofiziala

2019ko Tourra, historiako menditsuena

Agentziak | Erredakzioa

30 mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek, eta horietako seik 2.000 metrotik gora dituzte.

1:18

Gaur eman dute Frantziako Tourreko antolatzaileek hurrengo edizioko ibilbidearen berri, Parisen. Uztailaren 6an hasiko da, Bruselan eta 28an amaitu.

Erlojuaren kontrako 27 kilometroko bi etapa egongo dira, bat taldeka eta lasterketaren bigarren egunean Bruselako kaleetan zehar; beste erlojupekoa Paueko kaleetan zehar jokatuko da.

Bruselako lehen etapak 192 kilometroko ibilbidea izango du, eta "Grammongo horma" (Muur Kapelmuur), Bosberg eta Woluwe-Saint-Pierre igaro ostean, Belgikako hiriburura bueltatu aurretik. Beraz, lehen liderra esprinter bat izatea espero da.

Hurrengo egunean, aipatutako erlojuaren kontrako etapa jokatuko da, 27 kilometrokoa, Bruselako Errege Jauregiaren eta Atomium eraikin ezagunaren artean.

Tourrak Vosge mendietara egingo du ondoren, Champagne-Ardenne eskualdea zeharkatuta. Etapa bat Planche des Belles Filles mitikoan bukatuko da, baina beste toki batean izango du helmuga, batez beste % 20ko maldak dituen bukaera batean, hain zuzen ere.

Albi Okzitaniako udalerrian atseden-egunaz disfrutatu ondoren, Pirinioak izango dira protagonista. Aurten, besteak beste, Tourmalet igoko dute, etapa baten amaiera hartuko baitu mendi mitikoak.

Bigarren-atseden eguna Nimesen izango da, uztailaren 23an, Alpeetara jo baino lehen. Vars, Izoard eta el Galibier mendateak egun berean gainditu beharko dituzte hurrengo egunean, baina helmuga, jaitsiera luzea egin eta gero izango dute

Ondoren, bi jardunaldi labur, baina etapa amaiera 2.000 metrotik gora; Tignesen eta Val Thorensen alegia.

IBILBIDEA

.1. Uztailak 6, Brusela - Brusela, 192 km

.2. Uztailak 7, Brusela - Brusela (Taldekako erlojupekoa), 27 km

.3. Uztailak 8, Binche - Épernay, 214 km

.4. Uztailak 9, Reims - Nancy, 215 km

.5. Uztailak 10, Saint-Dié-des-Vosges - Colmar, 169 km

.6. Uztailak 11, Mulhouse - La Planche des Belles Filles, 157km

.7. Uztailak 12, Belfort - Chalon-sur-Saône, 230 km

.8. Uztailak 13, Macon - Saint-Étienne, 199 km

.9. Uztailak 14, Saint-Etienne - Broude, 170 km

10. Uztailak 15, Saint-Flour - Albi, 218 km

Uztailak 16, atseden-eguna Albin

11. Uztailak 17, Albi - Tolosa, 167 km

12. Uztailak 18, Tolosa - Bagnères de Bigorre, 202 km

13. Uztailak 19, Paue - Paue (Erlojupekoa), 27 km

14. Uztailak 20, Tarbe - Tourmalet, 117 km

15. Uztailak 21, Limoux - Prat d'Albis, 185 km

Uztailak 22, atseden-eguna Nimesen

16. Uztailak 23, Nimes - Nimes, 177 km

17. Uztailak 24, Gardeko Zubia - Gap, 206 km

18. Uztailak 25, Embrun - Valloire, 207 km

19. Uztailak 26, Saint-Jean-de-Maurienne - Tignes, 123 km

20. Uztailak 27, Albertville - Val Thorens, 131 km

21. Uztailak 28, Rambouillet - Paris, 127 km