Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra, 13. etapa

Alaphilippek ezustekoa eman du Paueko erlojuaren kontrakoan, eta lidergoa sendotu du

Agentziak | Erredakzioa

Frantziarrak 14 segundotan hobetu du Geraint Thomas faborito handiaren denbora. Egan Bernalek, berriz, sailkapen nagusiko hirugarren postua galdu du, Kruijswijken mesedetan.

2:38
Frantziako Tourra 2019, 13. etapa: Alaphilippen eta Thomasen arteko lehia estua

Julian Alaphilippek ezustekoan irabazi du Pauen jokatutako erlojuaren kontrakoa, Frantziako Tourreko 13. etapan. Frantziarra Geraint Thomasek baino denbora hobea egin du eta sendotu egin du sailkapen nagusian duen lehen postua.

Alaphilippek Thomasek baino 14 segundo gutxiago behar izan ditu ibilbideko 27,2 kilometroak egiteko, eta Thomas de Gendtek eta Rigoberto Uranek baino 36 segundo gutxiago.

Liderrak minutu eta 26 segundoko aldea du orain Ineos taldeko galestarrarekin, mendiko etapa handiaren atarian.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landak saio ona egin du eta 24. postuan amaitu du, Alaphilippek baino minutu eta 45 segundo gehiago erabilita.

Larunbatean mendiaren txanda izango da, Tourmaleteko etapa handiarekin. 117 kilometroko ibilbidea, Tarben hasi eta Tourmaleten bertan amaituta.


Etapako sailkapena

1. Julian Alaphilippe (FRA/Deceuninck - Quick-Step) 35:00.

2. Geraint Thomas (GBR/Team INEOS) + 14.

3. Thomas De Gendt (BEL/Lotto - Soudal) + 36.

4. Rigoberto Urán (COL/EF Education First) d.b.

5. Richie Porte (AUS/Trek - Segafredo) + 45.

6. Steven Kruijswijk (NED/Team Jumbo - Visma) d.b.

7. Thibaut Pinot (FRA/Groupama - FDJ) + 49.

8. Kasper Asgreen (DIN/Deceuninck - Quick-Step) + 52.

9. Enric Mas (ESP/Deceuninck - Quick-Step) + 58.

10. Joey Rosskopf (USA/CCC Team) + 1:01.

 

Clasificación general

1. Julian Alaphilippe (FRA/Deceuninck-Quick Step) 53:01.09.

2. Geraint Thomas (GBR/Team INEOS) + 1:26.

3. Steven Kruijswijk (HOL/Jumbo-Visma) + 2:12.

4. Enric Mas (ESP/Deceuninck-Quick Step) + 2:44.

5. Egan Bernal (COL/Team INEOS) + 2:52.

6. Emanuel Buchmann (ALE/BORA-Hansgrohe) + 3:04.

7. Thibaut Pinot (FRA/Groupama-FDJ) + 3:22.

8. Rigoberto Urán (COL/EF Education First) + 3:54.

9. Nairo Quintana (COL/MOVISTAR TEAM) + 3:55.

10. Adam Yates (GBR/Mitchelton-Scott) + 3:55.