Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

11. etapa

Caleb Ewan gailendu da Tolosan, esprint parekatu batean

Erredakzioa

Australiarrak Groenewegeni irabazi egin dio esprinta. Bestalde, Niki Terpstrak itzulia utzi behar izan du 33 kilometroren faltan izandako erorikoaren ondorioz.

Caleb Ewan, irabazle Tolosan

Caleb Ewan australiarrak (Lotto Soudal) garaipena eskuratu du, Okzitaniako Tolosan amaiera izan duen, 2019ko Frantziako Tourreko 11. etapan. Garaipena, Dylan Groenewegen herbehetarrarekin (Jumbo-Visma) lehiatutako esprint estu batean lortu du. Bestalde, Niki Tepstrak (Total Direct Energie) lasterketa utzi behar izan du, 30 kilometroren faltan izandako erorikoaren ondorioz.

Pelotoiak lasaitasunez ekin dio atsedenaldi osteko etapari eta lau gizonez osatutako ihesaldia sortzea ahalbidetu du; bertan, Lilian Calmenaje (Total Direct Energie), Stephane Rossetto eta Anthony Perez (Cofidis) eta Aime de Gendt (Wanty-Groupe Gobert) izan dira.

Amaieran, Jumbo taldeak pelotoi buruan lanean jarri da ihesaldi zapuzteko helburuarekin; izan ere, Groenewegen esprinterra bertan baitzegoen. Hala ere, Ewanek helmuga lehenengo postuan zeharkatzea lortu du, milimetro gutxiko aldearekin.

Horrenbestez, sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan. Hortaz, Julien Alaphilippek (Deceuninck-Quick Step) elastiko horiarekin jarraitzen du.

Ostegunean, Tourrak Pirinioetako etapei hasiera emango dio. Okzitaniako Tolosa eta Bagnere de Bigorre arteko hamabigarren etapak 209,5 km eta hiru mendate ditu.