Frantziako Tourra
2011ko Frantziako Tourra
Contador: 'Tourra ez irabaztea da normalena'
Erredakzioa
Italiako Giroko nekea somatuko duela azaldu du Pintoko txirrindulariak eta horregaitik Frantziako Tourra irabaztea oso zaila izango dela adierazi du
Alberto Contadorrek "normalena" Tourra "ez irabaztea" izango dela adierazi du. Gainera, Tourra eta Giroa urte berean irabazi zuen azken txirrindulariak orain dela 13 urte egin zuela gogoratu du madrildarrak.
"Tourra oso gogorra izango da, batez ere Giroa irabazi eta gero. Ohikoena ez irabaztea izango litzateke" azaldu du Contadorrek. Frantziako itzulirik handiena hiru aldiz irabazi duen txirrindulariak "nahiko nekatuta" dagoela adierazi du eta neke hori lehen astean berreskuratzen saiatuko dela.