Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

13. etapa

Frantziako Tourra: Thor Hushovd, irabazle Lourdeseko helmugan

Erredakzioa

Norbegiarrak ez du denbora asko galdu Aubisquerako igoeran eta jazarpen proba bailitzan ihes eginda joan den Roy harrapatu eta pasatu du. Voecklerrek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

Thor Hushovd (Garmin) norbegiarrak irabazi du Pau eta Lourdes arteko (152,5 kilometro) Frantziako Tourreko 14. etapa eta Thomas Voecklerrek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

Hushovdek Aubisquen galdutako minutu eta 42 segundoak berreskuratzea lortu zuen helmugara arte geratzen ziren kilometroetan. Jeremy Roy (FDJ) izan zen lehena Aubisque igotzen.

Royk hainbat kilometro eman ditu ihes eginda, baina behera etorri da azken kilometroetan aurretik egin duen lana oso gogorra izan baita. Hushovdek erakustaldia eman du azken kilometroetan. Lehenengo David Moncoutie (Cofidis) utzi du atzean eta jarraian Roy harrapatu eta pasa du.

Hushovdek lehen postuan pasa du Lourdeseko helmuga garaipena lortuz. Moncutie izan da bigarren eta Jeremy Roy hirugarren.

Tropela irabazlearengandik zazpi minutu eta 37 segundora iritsi zen eta Gilbert heldu zen aurretik tropelari 49 segundo aterata.

13. etapako sailkapena:

.1. Thor Hushovd (NOR/Garmin) 3.47:36
.2. David Moncutie (FRA/Cofidis) + 10
.3. Jeremy Roy (FRA/FDJ) + 26
.4. Lars Bak (NOR/HTC) + 5:00
.5. Jerome Pineau (FRA/Quick Step) + 5:02
.6. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) + 5:03
.7. Vladimir Gusev (RUS/Katusha) + 5:08
.8. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre) + 5:16
.9. Maarten Tjallingii (HOL/Rabobank) d.b.
10. Philippe Gilbert (BEL/Omega-Lotto) + 6:48

Sailkapen nagusia:

.1. Thomas Voeckler (FRA/Europcar) 55.49:57
.2. Frank Schleck (LUX/Leopard) + 1:49
.3. Cadel Evans (AUS/BMC) + 2:06
.4. Andy Schleck (LUX/Leopard) + 2:17
.5. Ivan Basso (ITA/Liquigas) + 3:16
.6. Damiano Cunego (ITA/Lampre) + 3:22
.7. Alberto Contador (ESP/Saxo Bank) + 4:00
.8. Samuel Sanchez (ESP/Euskatel) + 4:11
.9. Philippe Gilbert (BEL/Omega-Lotto) + 4:35
10. Tom Danielson (USA/Garmin) + 4:35

15. Haimar Zubeldia (EUS/Radiosack) + 7:17