Frantziako Tourra
20. etapa
Frantziako Tourra: Evans podiumaren gorenera igoko da Parisen
Erredakzioa
Australiarra da Tourraren behin behineko irabazlea Andy eta Frank Schleck anaien aurretik. Tony Martin, onena Grenobleko erlojupekoan.
Cadel Evans (BMC) da Frantziako Tourraren behin behineko irabazlea. Australiarra bigarren sailkatu da Grenobleko erlojupekoan Tony Martinen atzetik eta Andy Schlecki (Leopard) elastiko horia kendu dio.
Evansek 57 segundoko desabantailarekin aurre egin dio gaurko etapari eta azkenean bi minututan gainditu du Andy. Igandean podiumaren gorenera igoko da Pariseko Eliseo zelaietan. Tourraren sailkapen nagusian, Andy eta Frank Schleck izango dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Erlojuaren kontrakoan Tony Martin izan da onena. Tarteko helmuga guztietan nagusitu da Martin eta helmugan 55:33ko denbora egin du. Alberto Contador espainiarrak 56:39koa egin du eta bosgarren sailkatuko da sailkapen nagusian. Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezek etapa bikaina egin eta seigarren bukatuko du.
20. etapa:
.1. Tony Martin (GER/HTC-HIGHROAD) 55:33
.2. Cadel Evans (AUS/BMC RACING TEAM) 7
.3. Alberto Contador (ESP/SAXO BANK) 1:06
.4. Thomas De Gendt (BEL/VACANSOLEIL-DCM) 1:29
.5. Richie Porte (AUS/SAXO BANK) 1:30
.6. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R LA MONDIALE) 1:33
.7. Samuel Sanchez (ESP/EUSKALTEL) 1:37
.8. Fabian Cancellara (SUI/TEAM LEOPARD-TREK) 1:42
.9. Peter Velits (SVK/HTC - HIGHROAD) 2:03
10. Rein Taaramae (EST/COFIDIS LE CREDIT EN LIGNE) 2:03
Sailkapen nagusia:
.1. Cadel Evans (AUS/BMC RACING TEAM) 83:45.20
.2. Andy Schleck (LUX/TEAM LEOPARD-TREK) 1.34
.3. Frank Schleck (LUX/TEAM LEOPARD-TREK) 2.30
.4. Thomas Voeckler (FRA/TEAM EUROPCAR) 3.20
.5. Alberto Contador (ESP/SAXO BANK SUNGARD) 3.57
.6. Samuel Sanchez (ESP/EUSKALTEL) 4.55
.7. Damiano Cunego (ITA/LAMPRE) 6.05
.8. Ivan Basso (ITA/LIQUIGAS-CANNONDALE) 7.23
.9. Tom Danielson (USA/TEAM GARMIN) 8.15
10. Jean-Christophe Peraud (FRA/AG2R LA MONDIALE) a 10.11