Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Baja

Kruijswijk 2019ko Tourreko hirugarren sailkatua ere ez da aurtengo edizioan izango

Agentziak | Erredakzioa

Herbeheretarra da jakindako azken baja, asteazkenean Chris Froomena eta Geraint Thomasena iragarri ostean. Kruijswijkek sorbalda hautsi zuen Dauphinen izandako eroriko batean.

  • Kruijswijkek ateratako oharraren irudia

    Kruijswijkek ateratako oharraren irudia. Iturria: @s_kruijswijk

Steven Kruijswijk (Jumbo Visma) 2019ko Tourreko hirugarren sailkatua ez da aurtengo edizioan izango Dauphineko erorikoaren ondorioz sorbalda hautsi ostean. Tourra abuztuaren 29an hasiko da, Nizan.

"Zoritxarrez, Dauphinen izandako erorikoaren odorioak uste baino larriagoak izan dira. Pena izugarria ematen dit baina ezin izango dut Frantziako Tourrean parte hartu sorbaldan dudan haustura baten ondorioz", adierazi du Jumbo taldeko eskalatzaileak.

Kruijswijkek errehabilitazioa hasiko du Italiako Giroa helburu duela.