Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

#TourraEiTB

2020ko Frantziako Tourreko sailkapenak

eitb.eus

Tadej Pogacar esloveniar gazteak eskuratu du 2020ko Tourreko azken garaipena. Mikel Landak, berriz, laugarren tokian amaitu du lasterketa.

  • Tadej Pogacar, Parisko azken podiumean

    Tadej Pogacar, Parisko azken podiumean. Argazkia: EFE

2020KO FRANTZIAKO TOURREKO SAILKAPENAK

21. ETAPA

2020ko Tourreko azken etapa Sam Bennettek eskuratu du esprintean Eliseoko Zelaietan. Sailkapen nagusiko azken garaipena, berriz, Tadej Pogacar esloveniar gazteak bereganatu du. Euskal txirrindularien arteko lehena Mikel Landa arabarra izan da, sailkapeneko laugarren tokian kokatu dena.

20. ETAPA

Erlojupekoak lider aldaketa ekarri du, Tadej Pogacar esloveniarrak elastiko horia eskuratu baitu bere erakustaldiaren ostean eta Primoz Rogliz herrikidearen kaltetan. Mikel Landa, bere aldetik, sailkapen nagusiko laugarren postura igo da, Miguel Angel Lopez kolonbiarra gaindituz.

19. ETAPA

Søren Kragh Andersen (Sunweb) danimarkarrak irabazi du Frantziako Tourreko 19. etapa, Bourg- En- Bresse y Champagnole, 166,5 kilometrokoa, eta Primoz Roglicek lider jarraitzen du.

18. ETAPA

Michal Kwiatkowskik lortu du etapa garaipena. Egun biribila izan da Ineos taldearentzat, Carapaz bigarren izan baita, eta taldekide biak batera iritsi baitira helmugara. Primoz Roglicek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan, eta Mikel Landa bosgarren da.

17. ETAPA

Miguel Angel Lopez izan da irabazlea edizio honetako etapa gogorrenean eta Roclicek lidertza sendotu du Pogacarri 17 segundo aterata. Bestalde, Mikel Landak denbora galdu du eta zazpigarren postuan da.

16. ETAPA

Lennard Kämnak (Bora-Hansgrohe) lortu du garaipena Frantziako Tourreko 16. etapan. Sailkapen nagusiko lehen postuetn ez da aldaketarik egon, eta Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) 40 segundo ateratzen dizkio Tadej Pogacarri (UAE).

15. ETAPA

Tadej Pogacar (Emirates) esloveniarrak irabazi du Grand Colombierreko gainean amaitu den Frantziako Tourreko hamabosgarren etapa, Primoz Roglic (Jumbo) herrikidearen aurretik sartuta. Mikel Landak (Bahrain), bere aldetik, postu bat aurreratu du sailkapen nagusian.

14. ETAPA

Soren Kragh Andersenek (Team Sunweb) irabazi du Frantziako Tourreko 14. etapa. Sunweb taldeko 26 urteko txirrindulariak bere ibilbideko garaipenik onena lortu du, tropelarekiko 15 segundoko aldearekin. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan garaipena lortzeko hautagaien artean, eta Primoz Roglic esloveniarrak jarraitzen du lidergoan. Jumboko txirrindulariak 44 segundoko aldea dauka Tadej Pogacar (Emirates) herrikidearekiko, eta 59koa Egan Bernal (Ineos) kolonbiarrarekiko.

13. ETAPA

Daniel Martinez kolonbiarra (EF Pro Cycling) gailendu da Le Puy Mary-ko helmugan. Sailkapen nagusiari dagokionez, Primoz Roglic (Team Jumbo-Visma) lidertzan darraio. Tadej Pogacar (UAE-Team Emirates), bere partez, bigarren kokatu da.

12. ETAPA

Marc Hirschik (Sunweb) irabazi du etapa, ihes eginda eta erakustaldia emanda. Sailkapen nagusiko lejen postuetan ez da aldaketarik izan, eta Primoz Roglicek (Jumbo - Visma) jarraitzen du liderraren maillot horiarekin.

11. ETAPA

Caleb Ewanek lortu du garaipena 11. etapan, esprint ikusgarri bat eta gero. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan; aitzitik, euskaldunen artean albiste txarra jaso da, Ion Izagirrek lasterketa utzi behar izan baitu, eroriko baten eraginez.

10. ETAPA

Sam Bennetek irabazi du 10. etapa, esprintean Caleb Ewan eta Peter Sagan mendean hartuta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Primoz Roglicek jarraitzen du lidertzan.

9. ETAPA

Tadej Podagar esloveniarrak irabazi du Pirinioetako bigarren etapa, aurtengo Tourreko bederatzigarrena, Primoz Roglic herrikidearen aurretik. Jumbokoa da orain sailkapen nagusiko lider berra. Mikel Landa bosgarren izan da helmugan eta orain hamargarrenpostuan dago sailkapen nagusian.

8. ETAPA

Nans Peters frantziarra nagusitu da larunbat honetan Loudenviellen, Frantziako Tourreko zortzigarren etapan, Pirinioetako lehena. Adam Yates (Mitchelton) britainiarrak lidergoari eutsi dio, nahiz eta Peyresourdeko maldetan estu ibili den gainerako faboritoen erasoaldiei eusteko. Alabaina, azkenerako, guztiak batera sartu dira helmugan, eta bertan egon da Mikel Landa arabarra ere.

7. ETAPA

Van Aert belgikarra gailendu da esprintean eta Mikel Landak 1:20 galdu du helmugan. Adam Yatesek lider jarraitzen du.

6. ETAPA

Alexey Lutsenko kazajistandarrak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa. Sailkapen nagusian ezdaaldaketarik eta Adam Yatesek lider jarraitzen du.

5. ETAPA:

Wout Van Aert (Jumbo Visma) belgikarrak irabazi du Gap eta Privas artean jokatu den (183 kilometro) Frantziako Tourreko bosgarren etapa. Bestalde, Julian Alaphilippek 20 segundoko zigorra jaso galdu egin du elastiko horia Adam Yates britainiarraren mesedetan.

4. ETAPA:

Primoz Roglicek (Jumbo - Visma) irabazi du laugarren etapa eta Julian Alaphilippek (Deceuninck - Quick Step) lidertzari eutsi dio. Tourraren 107. edizioko mendate gainean amaitu den lehen etapa izan da.

3. ETAPA:

Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarrak irabazi du Tourreko laugarren etapa. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Julian Alaphilippek bezperan jantzi zuen liderraren maillotari eutsi dio.

2. ETAPA:

Julian Alaphilippe (Deceuninck Quick-Step) frantziarrak irabazi du bigarren etapa, Nizan hasi eta bukatu dena (186 kilometro), eta liderraren maillot horia ere eskuratu du.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa (Bahrain McLaren) onenekin sartu da, baita Pello Bilbao taldekidea ere, eta sailkapen nagusiko 32. eta 35. postuetan daude, hurrenez hurren. Gorka Izagirre 36. tokian ageri da, 34 segundo galduta, eta atzeratuago daude Mikel Nieve, Romain Sicard eta Ion Izagirre, 04:40ra, 51., 53. eta 55. postuetan.

1. ETAPA:

Alexander Kristoff (UAE Team Emirates) norvegiarrak irabazi du esprintean amaitu den Frantziako Tourreko lehen etapa. Hartara, lehen maillot horia jantzi du.