Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

13. ETAPA

Daniel Martinez gailendu da Le Puy Mary-ko mendatean

ERREDAKZIOA

Txirrindulari kolonbiarrak irabazi du 13. etapa, azken metroetan Kamna alemaniarrarekin lehiatu ostean.

1:26
Daniel Felipe Martinez

Daniel Martinez kolonbiarra gailendu da Puy Mary-ko mendatean, eta Frantziako Tourreko 13. etapa irabazi du. Kolonbiarrak azken metroetan irabazi dio Kamnari, ezustean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Primoz Roglic Pogacarrekin batera helmugaratu da eta beste txirrindulariekin zuen aldea handitu du.

Aurtengo Frantziako Tourrean ikusi dugun etaparik politenetarikoa izan da 13. etapa.

Hasiera-hasieratik, erasoak ikusi ditugu pelotoian. Beraz, laster sortu da eguneko ihesaldia. Bertan, Romain Sicard txirrindularia izan da.

Azken 20 kilometroak Maximilian Schachmann alemaniarrak eman ditu lasterketa buruan. Hala ere, azken 5 kilometroetan, Daniel Martinezek eta Lennard Kamnak alemaniarra harrapatu eta kolonbiarra gailendu da Le Puy Mary-ko mendatean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Primoz Roglicek lidertzan jarraitzen du. Tadej Pogacar kokatu da bigarren, 44 segundora, eta Egan Bernal kolonbiarra hirugarren, 59 segundora.

Horrenbestez, Daniel Martinez kolonbiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa. Larunbatean, Clermont-Ferrand eta Lyon arteko 194 kilometroko etapa izango dugu.