Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra (9. etapa)

Ben O’Connorrek irabazi du Tigneseko etapa, eta Pogacar sendo da lidergoan

L. E. A. | EITB MEDIA

Australiarra sailkapen nagusiko liderra ere izan da zenbait momentutan, baina Pogacarrek indartsu jo du atzean eta azkenean esloveniarraren atzetik da, bigarren postuan.

0:00
Ben O'Connor, Tourreko 9. etapako irabazlea

Ben O'Connor australiarra (AG2R Citroën) nagusitu da Frantziako Tourreko 9. etapan. Ibilbideak 144,9 kilometro izan ditu Cluses eta Tignes artean. Tadej Pogacar oso indartsu aritu da berriro eta sailkapen nagusiko aurkariekiko aldea handitu du azken igoeran.

Egun gogorra izan da; bost mendate igo behar izan dituzte eta eguraldia kontra izan dute. O'Connor Nairo Quintana iheslaria helmugarako 75 kilometrora harrapatu duen taldean joan da. 16 kilometroren faltan erasoa jo du, eta iheskideek ezin izan diote bere erritmoari eutsi.

Zenbait momentutan, australiarra sailkapen nagusiko behin-behineko liderra ere izan da, baina Tadej Pogacarrek erritmoa bizitu du azken igoeran eta jertse horiari eutsi dio, gainerako aurkariekiko aldea handituz. Carapazi, Urani eta Vingegaardi minutu erdi sartu die. O'Connor du gertuen sailkapenean, 2:01era.

Astelehenean atseden eguna izango dute.

 

9. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team 4:26:43

2  CATTANEO Mattia Deceuninck - Quick Step +5:07

3 - COLBRELLI Sonny Bahrain - Victorious +5:34

4 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +5:36

5 - BONNAMOUR Franck B&B Hotels p/b KTM +6:02

6 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates +6:02

7 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +6:34

8 - VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma +6:34

9 - MAS Enric Movistar Team +6:34

10 - URÁN Rigoberto EF Education - Nippo +6:34

SAILKAPEN NAGUSIA, 9. ETAPAREN OSTEAN

1 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 34:11:10

2 - O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team +2:01

3 - URÁN Rigoberto EF Education - Nippo +5:18

4 - VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma +5:32

5 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +5:33

6 - MAS Enric Movistar Team +5:47

7 - KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +5:58

8 - LUTSENKO Alexey Astana - Premier Tech +6:12

9 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +7:02

10 - GAUDU David Groupama - FDJ +7:22