Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Dopin susmoak

Poliziak Bahrain Victorious taldeko txirrindulari eta langile batzuen bizilekuak arakatu ditu

EITB Media

Dopin susmoengatik egin dira miaketak. Iazko Frantziako Tourrean ere ikertu zuten Bahrain Victorious.

  • Bahrain Victorious

    Bahrain Victorious taldearen autobusaren artxiboko irudia. Argazkia: @BHRVictorious

Poliziak Bahrain Victorious taldeko txirrindulari eta langile batzuen bizilekuak arakatu ditu dopin susmoengatik. Miaketak 2022ko Frantziako Tourra hasi (uztailak 1) baino hiru egun lehenago egin dira. Iazko Tourrean ere antzeko polizia-operazioa egin zioten taldeari.

"Arakatze hauek egin diren momentuan egin direla ikusita, uste dugu gure taldearen izen onari nahita min egin nahi diotela. Bestalde, gure aldetik eskatzen diguten guztian laguntzen ari gara", adierazi du Bahrain Victoriousek komunikatu baten bidez.

2022ko Tourra uztailaren 1ean hasiko da Danimarkan, eta hauxe da Bahrain Victoriousen zortzikoa: Damiano Caruso, Kamil Gradek, Jack Haig, Matej Mohoric, Dylan Teuns, Jan Tratnik, Luis Leon Sanchez eta Fred Wrighforman.