Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

3. etapa

Dylan Groenewegen nagusitu da etapa amaiera oso lehiatuan

I. G. | EITB MEDIA

Herbeheretarra Van Aert, Philipsen eta Saganen pare helmugaratu da, eta zentimetro gutxigatik irabazi du etapa. Wout van Aertek maillot horia mantentzea lortu du.

1:17
Dylan Groenewegen. Argazkia: EFE.

Dylan Groenewegen (BikeExchange-Jayco) txirrindulari herbeheretarrak esprintean irabazi du Frantziako Tourreko hirugarren etapa, Vejle eta Sonderborg herrien arteko 182 kilometroko etapa, Wout van Aert (Jumbo-Visma) belgikarra gaindituta. Hala ere, azken honek maillot horia mantentzea lortu du.

Groenewegen azkarrena izan da esprint masiboan, eta Van Aerten irabazteko aukerak zapuztu ditu. Azken horrek sailkapen nagusiko liderra izaten jarraitzen du. Atzetik, Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) herrikidea geratu da hirugarren, eta Peter Sagan (TotalEnergies) frantziarra, koroa irabazteko lehenengo abiatu dena, laugarren.

3. etapako sailkapena:

1 - GROENEWEGEN Dylan (Team BikeExchange - Jayco) 4:11:33

2 - VAN AERT Wout (Jumbo) d.b.

3 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Deceuninck) d.b.

4 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.

5 - JAKOBSEN Fabio (Quick-Step Alpha Vinyl Team) d.b.

6 - LAPORTE Christophe (Jumbo) d.b.

7 - DAINESE Alberto (Team DSM) d.b.

8 - HOFSTETTER Hugo (Team Arkéa Samsic) d.b.

9 - EWAN Caleb (Lotto Soudal) d.b.

10 - VAN POPPEL Danny (BORA - hansgrohe) d.b.

-------------------------------------------------

Sailkapen nagusia:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 9:01:17

2 - LAMPAERT Yves (Quick-Step) +0:07

3 - POGACAR Tadej (Emirates) +0:14

4 - PEDERSEN Mads (Trek) +0:18

5 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) +0:20

6 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:22

7 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +0:23

8 - YATES Adam (Ineos) +0:30

9 - MATTHEWS Michael (Team BikeExchange - Jayco) +0:32

10 - THOMAS Geraint (Ineos) d.b.