Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

1. etapa

Yves Lampaertek irabazi du Kopenhageko erlojupekoa

EITB MEDIA

Horrenbestez, belgikarrak maillot horia jantziko du bigarren etapan. Faboritoen artean, Tadej Pogacarrek abantaila lortu du sailkapen nagusian erlojupeko hirugarren postua lortuta, eta 8 eta 9 segundoko aldea du Vingegaardekin eta Roglicekin alderatuta.

1:04
Yves Lampaert. Bideotik hartutako irudia.

Yves Lampaertek irabazi du 2022ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa, Kopenhageko erlojupekoa. Belgikako txirrindulariak segundo gutxigatik lortu du garaipena Wout van Aerten aurretik. Sailkapen nagusirako faboritoen artean, Tadej Pogacarrek lortu du denborarik onena hirugarren postuan sailkatuta. Esloveniarrak 8 eta 9 segundoko aldea du Jonas Vingegaard eta Primoz Roglicekiko.

Euria protagonista izan den erlojupekoan, Lampaertek erlojuaren kontra dituen gaitasunak erakutsi ditu, 15 minutu eta 17 segundoko denborarekin. Belgikarraren garaipena ezin da ezustekotzat hartu; izan ere, errodadore trebea dugu Lampaert. Horren isla dira bere ibilbide profesionalean zehar lortutako markak: egungo txapeldunordea bere herrialdeko erlojupeko proban, Remco Evenepoelen atzetik, eta txapelketa horretan birritan garaile (2017 eta 2021).

Hala ere, erlojupekoa irabazteko faboritoek azken momentura arte izan dira garaipenerako lehian. Filippo Ganna, erlojupekoan munduko txapelduna, laugarren postuan sailkatu da, 10 segundora. Aldiz, Stefan Bisseggerrek erorikoa izan du irrist egin ondoren eta garaipenerako aukera guztiak galdu ditu.

Sailkapen nagusiko garaipenerako faboritoen arteko aldeak ez dira nabarmenak izan. Tadej Pogacarrek lortu du denborarik onena hirugarren postuan sailkatuta; atzetik, Jonas Vingegaard eta Primoz Roglic sailkatu dira, 9 eta 10 segundora, hurrenez hurren.

Bestalde, Jonathan Castroviejo izan da euskaldunik onena, 36 segundoko atzerapenarekin.

Larunbat honetan, Frantziako Tourreko 109. edizioko lehengo etapa luzea izango dugu, 202 kilometrokoa. Etapa osoa, zuzenean ikusgai, ETB1n eta eitb.eus-en.

1. etapako sailkapena:

1 - LAMPAERT Yves (Quick-Step) 15:17

2 - VAN AERT Wout (Jumbo) +00'05"

3 - POGACAR Tadej (Emirates) +00'07"

4 - GANNA Filippo (INEOS) +00'10"

5 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) +00'13"

6 - PEDERSEN Mads (Trek) + 00'15"

7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +00'15"

8 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +00'16"

9 - MOLLEMA Bauke (Trek) +00'17"

10 - TEUNS Dylan (EF Education) +00'20"

-------------------------------------------------

Sailkapen nagusia:

1 - LAMPAERT Yves (Quick-Step) 15:17

2 - VAN AERT Wout (Jumbo) +00'05"

3 - POGACAR Tadej (Emirates) +00'07"

4 - GANNA Filippo (INEOS) +00'10"

5 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) +00'13"

6 - PEDERSEN Mads (Trek) +00'15"

7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +00'15"

8 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +00'16"

9 - MOLLEMA Bauke (Trek) +00'17"

10 - TEUNS Dylan (EF Education) +00'20"