Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

ETAPA 13

Pedersen Tourrean estreinatu da, azken esprint indartsu baten ostean

I. G. | EITB MEDIA

Danimarkarra izan da helmugara iristen lehena, azken esprintean Wright eta Houle gaindituta. Jonas Vingeggardek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.

3:52
Mads Pedersen

Mads Pedersen (Trek-Segafredo) danimarkarrak irabazi du ostiral honetan Frantziako Tourreko hamahirugarren etapa, Bourg d 'Oisans eta Saint-Etienne artean 192,6 kilometro egin ondoren. Tropelaren bultzadaren aurrean kikildu ez den ihesaldi indartsu bateko indartsuena izan da. Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) sailkapen nagusiko buru izaten jarraitzen du.

Pedersenek Fred Wright (Bahrain-Victorious) eta Hugo Houlerekin (Israel-Premier Tech) batera etapari erritmo ona sartzen jakin du azken kilometroetan, eta ez die aurkariei aukerarik eman, bere indarra erakutsiz.

2019an errepideko munduko txapeldun izan zenak bere palmaresa estreinatu du Frantziako Tourrean, 26 urterekin lortutako lehen garaipen partzialarekin, 24 guztira bere ibilbidean. Tropela, faboritoentzako ustekaberik gabe, 5:45 minutura iritsi da, Wout van Aert (Jumbo-Visma) maillot berdeak gidatuta.

13. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - PEDERSEN Mads (Trek) 4:13:03

2 - WRIGHT Fred (Bahrain) d.b.

3 - HOULE Hugo (Israel) d.b.

4 - KÜNG Stefan (Groupama) +0:30

5 - JORGENSON Matteo (Movistar) d.b.

6 - GANNA Filippo (INEOS) +0:32

7 - VAN AERT Woutt (Jumbo) +5:45

8 - SÉNÉCHAL Florian (Quick-Step) d.b.

9 - MOZZATO Luca (B&B) d.b.

10 - PASQUALON Andrea (Intermache) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 46:28:46

2 - POGACAR Tadej (UAE) +2:22

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +2:26

4 - BARDET Romain (DSM) +2:35

5 - YATES Adam (INEOS) +3:44

6 - QUINTANA Nairo (Arkéa) +3:58

7 - GAUDU David (Groupama) +4:07

8 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +7:39

9 - MAS Enric (Movistar) +9:32

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) +10:06