Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

16. ETAPA

Houle kanadarrak irabazi du Foixen, ihes eginda; Vingegaardek lider jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pogacarrek pare bat aldiz egin dio eraso daniarrari, baina Jumbo-Vismakoak ez du arazorik izan esloveniarraren gurpilari jarraitzeko.

  • Hugo Houle etapa garaipena ospatzen.

    Hugo Houle etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

Hugo Houle (Israel) kanadarra izan da nagusi Frantziako Tourreko Pirinioetako lehen etapan, ihesaldi luze baten ostean. Valentin Maudoisen (Groupama) aurretik sartu da Foixeko helmugan. Hirugarrena, berriz, Houleren taldekide eta aberkide den Michale Woods (Israel) izan da, eta haren atzetik sartu da Movistar taldeko Matteo Jorgenson estatubatuarra. Jorgenson erori egin da etapako irabazlea harrapatu nahian zebilela.

Houle (31 urte) Tourreko etapa bat irabazten duen lehen kanadarra da, bere egungo kirol zuzendaria den Steve Bauerrek 1988an garaipena erdietsi zuenetik.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Jonas Vingegaardek (Jumbo) elastiko horiari eutsi dio, irabazlearengandik ia 6 minutura helmugaratuta. Berarekin batera Tadej Pogacar (UAE) iritsi da. Esloveniarrak pare bat saiakera egin ditu Col de Lerseko igoeran eta jaitsieran daniarra atzean uzteko asmoz, baina Vingegaardek arazorik gabe eutsi dio.

Geraint Thomas (INEOS) britainiarrak sailkapen nagusiko hirugarren postuan jarraitzen du, eta Nairo Quintana (Arkea) kolonbiarrak, ostera, postu bat egin du aurrera, Romain Bardet (DSM) frantziarra aurreratuta. Izan ere, Bardetek ezin izan dio lasterketa buruaren erritmoari eutsi, eta 3 minutu galdu ditu.

Asteazken honetan, Tourra bete-betean sartuko da Pirinioetan, edizio honetako jardunaldirik nabarmenetako batean. Hala, hamazazpigarren etapa Saint Gaudens eta Peyragudes artean jokatuko da (129,7 kilometro), eta etaparen bigarren erdiak 4 mendate izango ditu, horietako hiru lehen mailakoak eta bat bigarren mailakoa.

 

16. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - HOULE Hugo (Israel) 4:23:47

2 - MADOUAS Valentin (Groupama) +1:10

3 - WOODS Michael (Israel) d.b.

4 - JORGENSON Matteo (Movistar) +1:12

5 - STORER Michael (Groupama) +1:25

6 - VLASOV Aleksandr (BORA) +1:40

7 - TEUNS Dylan (Bahrain) d.b.

8 - GESCHKE Simon (Cofidis +2:11

9 - BURGAUDEAU Mathieu (TotalEnergies) +5:04

10 - CARUSO Damiano (Bahrain) d.b.