Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

19. ETAPA

Christophe Laportek bosgarren etapa irabazi du Jumbo-Vismarentzat

I. G. | EITB MEDIA

Txirrindulari frantziarrak Philipsen belgikarra eta Dainese italiarra gainditu ditu, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren, bere taldearentzat beste garaipen bat lortuz.

  • Christophe Laporte

    Christophe Laporte. Irudia: EFE

Christophe Laporte frantziarrak Frantziako Tourreko esprinterrak ezustean harrapatu ditu ostiral honetan, eta, azken kilometroan erasoa jota, Frantziako Tourreko hemeretzigarren etapa irabazi du, edizio honetako Frantziako lehena.

Bosgarren garaipena izan da Jumbo-Vismarentzat, Wout van Aert belgikarraren bi garaipenen eta Jonas Vingegaard danimarkarraren beste biren ostean.

Helmugarako kilometro bat baino gutxiago falta zenean abiatu da Laporte, eta tropelarekiko nolabaiteko abantaila lortu du.

Frantziarrak lehen garaipena lortu du itzuli handi batean, Jasper Philipsen belgikarraren eta Alberto Dainese italiarraren aurretik.

19. ETAPAREN SAILKAPENA:

1 - LAPORTE Christophe (Jumbo) 3:52:04

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) +0:01

3 - DAINESE Alberto (DSM) d.b.

4 - SÉNÉCHAL Florian (Quick-Step) d.b.

5 - POGACAR Tadej (UAE) d.b.

6 - CAPIOT Amaury (Arkea) d.b.

7 - GROENEWEGEN Dylan (BikeExchange) d.b.

8 - HOFSTETTER Hugo (Arkea) d.b.

9 - MEZGEC Luka (BikeExchange) d.b.

10 - EWAN Caleb (Lotto) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 75:45:44

2 - POGACAR Tadej (UAE) +3:21

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +8:00

4 - GAUDU David (Groupama) +11:05

5 - QUINTANA Nairo (Arkéa) +13:35

6 - MEINTJES Louis (Intermarché) +13:43

7 - VLASOV Aleksandr (BORA) +14:10

8 - BARDET Romain (DSM) +16:11

9 - LUTSENKO Alexey (Astana) +20:24

10 - YATES Adam INEOS (Grenadiers) +20:32