Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Frantziako Tourra

Frantziako Tourrak uztailaren 1ean Bilboko irteeran izango diren taldeak iragarri ditu

EITB MEDIA

WorldTeameko 18 taldeez gain, Lotto Dstny eta TotalEnergies taldeek Tourrean izateko eskubidea erdietsi dute, eta antolatzaileek Israel-Premier Tech eta Uno-X Pro Cicling Team gonbidatu dituzte.

  • Pogacar eta Vingegaard, 2022ko Tourrean. Argazkia: EFE.

    Pogacar eta Vingegaard, 2022ko Tourrean. Argazkia: EFE.

WorldTeameko 18ak, sailkatzea lortu duten Lotto Dstny eta TotalEnergies, eta antolatzaileek gonbidatutako Israel-Premier Tech eta Uno-X Pro Cicling Team. 22 talde horiek izango dira uztailaren 1ean Frantziako Tourreko irteeran, Bilbon. 2023an, Tourrak Euskal Herrian izango du "Grand Depart" izenekoa; gurean, hiru etapa izango ditugu: Bilbo-Bilbo, lehenengoa, Gasteiz-Donostia, bigarrena, eta Zornotza-Baiona, hirugarrena.

Testuinguru horretan, Frantziako Tourrak asteazkenean iragarri duenez, talde hauek hartuko dute parte lasterketan:

AG2R Citroen Team

Groupama-FDJ

Team Arkea-Samsic

Team Cofidis

TotalEnergies

Alpecin Deceuninck

Intermarche-Circus-Wanty

Soudal Quick-Step

Lotto Dstny

Jumbo-Visma

Team DSM

Trek-Segafredo

EF Education-Easypost

Astana QazaQstan

Bora-Hansgrohe

Ineos Grenadiers

Team Bahrain Victorious (Mikel Landaren eta Pello Bilbaoren taldea)

Team Jayco AIUIa

UAE Team Emirates

Israel-Premier Tech

Uno-X Pro Cycling Team

Ikusi nola adierazi duen Twitterren Uno-X Pro Cycling Team taldeak 2023ko Frantziako Tourrean eta Tour Femmesen izango dela; historian lehen aldiz, Eskandinaviako talde batek lasterketan parte hartuko du: