Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Lieja-Seraing, 198 km

Peter Saganek garaipena lortu du Seraingen

Erredakzioa

Liguigas taldeko txirrindulariak Fabian Cancellara liderra azken metroetan gainditu du. Tropelean urduritasuna nagusi izan da azken kilometroetan eta zenbait eroriko jazo dira.

04:30
Peter Sagan

Peter Sagan (Liquigas) Eslovakiako txirrindulariak garaipena lortu du gaur Tourreko aurreneko etapan. Lieja eta Seraing (Belgika) lotu ditu 198 kilometroko ibilbideak. Fabian Cancellara (Radioshack) suitzarra bigarren helmugaratu da eta lidergoa mantendu du.

Peter Saganek Cancellara eta Edvald Boasson Hagen (Sky) gainditu ditu esprintean. Azken metroetan eraso egin du Saganek. Alejandro Valverde (Movistar) seigarren sailkatu da.

Etapa ihesaldi luze batek markatu du. Ihesaldia laugarren kilometroan osatu dute sei txirrindularik: Pablo Urtasun (Euskaltel), Yohann Gene (Europcar), Maxime Bouet (Ag2r), Nicolas Edet (Cofidis), Anthony Delaplace (Saur) eta Michael Morkov (Saxo Bank).

Helmugarako hamar kilometro falta zirenean tropelak ihesaldia bertan behera utzi du. Cadel Evans Tourreko azken irabazlearen taldeak, BMCk, lan handia egin du ihesaldia indargabetzeko.

Etaparen azken tartean Cancellarak eraso egin eta Sagan eta Boasson Hagen gurpilean eraman ditu. Eslovakiako txirrindulariak erakustaldia eman du Seraingen.

Astelehen honetan bigarren etapa jokatuko da (Vise-Tournai). Lasterketa Belgikan izango da berriro, 207 kilometroko ibilbide laua.

Aurreneko etapako sailkapena:

1 Peter SAGAN LIQ 4:58:19
2 Fabian CANCELLARA RNT 0
3 Edvald BOASSON HAGEN SKY 0
4 Philippe GILBERT BMC 0
5 Bauke MOLLEMA RAB 0
6 Alejandro VALVERDE BELMONTE MOV 0
7 Robert GESINK RAB 0
8 Daniel MARTIN GRM 0
9 Ryder HESJEDAL GRM 0
10 Dries DEVENYNS OPQ 0

Sailkapen nagusia:

.1. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack) 5h.05:32
.2. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 07 segundora
.3. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) d.b.
.4. Tejay van Garderen (USA/BMC)  10
.5. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) 11
.6. Denis Menchov (RUS/Katusha)  13
.7. Philippe Gilbert (BEL/BM) d.b.
.8. Cadel Evans (AUS/BMC) 17
.9. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 18
10. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) d.b.