Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Bederatzigarren etapa

Wigginsek lidergoa sendotu du erlojupekoan erakustaldia emanda

Erredakzioa

Sky taldearentzat egun biribila izan da Tourrean. Txirrindulari britainiarrak aldeak handitu ditu sailkapen nagusian, eta bere taldekidea den Chris Froome bigarren izan da etapan.

01:01
Bradley Wiggins

Bradley Wiggins (Sky) britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa. 41,5 kilometroko erlojupekoan jaun eta jabe izan da Wiggins eta lidergoa sendotu du. Bere taldekidea den Chris Froome izan da bigarren erlojupekoan, eta Skyk beste jardunaldi biribil bat bizi ahal izan du.

Sailkapen nagusian bigarren postua betetzen duen Cadel Evansi (BMC) ia bi minutuko aldea ateratzen dio Wigginsek. Tourreko liderrak 51 minutu eta 24 minutuko marka ezarri du. Froome izan da bigarren 35 segundora (51:59) eta Fabian Cancellarak bukatu du etapa hirugarren postuan (52:21). Evansek seigarren postua lortu du erlojupeko saioan Wigginsek baino minutu eta 43 segundo gehiago behar izan dituelarik ibilbidea betetzeko.

Sailkapen nagusian aldeak handitu ditu Wigginsek erlojupekoaren ondoren. Bigarren sailkatua den Cadel Evansi minutu bat eta 53 segundo ateratzen dizkio eta hirugarren sailkatua den Chris Froomerekiko bi minutu eta 7 minutuko aldea du. Vincenzo Nibali dago sailkapen nagusiko laugarren postuan, liderrarengandik bi minutu eta 23 segundora.

Tourreko euskal txirrindularirik onena izaten ari da Haimar Zubeldia (RadioShack) eta bederatzigarren etapako erlojupekoan ere lan dotorea egin du. Hamahirugarren postuan bukatu du erlojupekoa Zubeldiak garailearengandik bi minutu eta 20 segundora. Usurbildarra, seigarren da sailkapen nagusian hiru minutu eta 19 segundora.

Bederatzigarren etapako sailkapena:

1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 51:24
2. Christopher Froome (GBR/Sky) + 35
3. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack) + 57
4. Tejay Van Garderen (USA/BMC) + 1:06
5. Sylvain Chavanel (FRA/Omega) + 1:24
6. Cadel Evans (AUS/BMC) + 1:43
7. Peter Velits (SVK/Omega) + 1:59
8. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 2:07
9. Denis Menchov (RUS/Katusha) + 2:08
.10. Andreas Kloden (GER/RadioShack) + 2:09

.13. Haimar Zulbeldia (EUS/RadioShack) + 2:20

Sailkapen nagusia:

1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 39:09:20
2. Cadel Evans (AUS/BMC) + 1:53
3. Christopher Froome (GBR/Sky) + 2:07
4. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) + 2:23
5. Denis Menchov (RUS/Katusha) + 3:02
6. Haimar Zulbeldia (EUS/RadioShack) + 3:19
7. Maxime Monfort (BEL/RadioShack) + 4:23
8. Tejay Van Garderen (USA/BMC) + 5:14
9. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) + 5:20
.10. Nicolas Roche (IRL/AG2R) + 5:29