Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Hiru etapa

Alpeetako ikuskizuna heldu da

@IsuskoAB

Asteazkenetik ostiralera goi mendiko etapak helduko dira Tourrera, Alpeetako gailur mitiko eta ospetsuak gainditu beharko dituzte txirrindulariek.

  • Tourra 2012: Van den Broeck, maldan goran. Argazkia: EFE

    Tourra 2012: Van den Broeck, maldan goran. Argazkia: EFE

Tourreko 9 etapa jokatu dira jada eta astearteko merezitako atseden eguna eta gero egun gogorrak datoz. Alpeetako hiru jardunaldi biziko dira Frantziako Tourrean eta bertan Wigginsek lidergoa defendatu beharko du bai ala bai.

Evans, Nibali, Menchov, Haimar Zubeldia (beste behin) eta Van den Broeck dira aurkari nagusiak eta erasora atera behar dira Sky taldea ahultzeko. Eraso gutxi balego argi dago Pariseko helmugan Wiggins eta Froome lehenengo eta bigarren egiteko aukera handiak dituztela, beraz,  txirrindularien jarrera ikusi beharko da.

Hurrengo hiru etapetako mendateak eta profilak:

10. etapa, goi mendikoa, uztailak 11: Macon - Bellegarde-sur-Valserine (194,5 kilometro) PROFILA

90. kilometro - Cote de Corlier - 2. mailakoa
151.5. kilometro - Col du Grand Colombier (1.501 m) - Maila Berezikoa
174.0. kilometro - Col de Richemond - 3. mailakoa

11. etapa, goi mendikoa, uztailak 12: Albertville - La Toussuire - Les Sybelles (148 kilometro) PROFILA

40. kilometroa - Col de la Madeleine (2.000 m) - Maila Berezikoa
93.0. kilometroa - Col de la Croix de Fer (2.067 m) - Maila Berezikoa
113.0. kilometroa - Col du Mollard (1.638 m) - 2. mailakoa
148.0. kilometroa - La Toussuire - 1. mailakoa

12. etapa, mendikoa, uztailak 13: Saint-Jean-de-Maurienne - Annonay Davezieux (226 kilometro) PROFILA

34.0. kilometroa - Col du Grand Cucheron (1.188 m) - 1. Mailakoa
80.5. kilometroa - Col du Granier (1.134 m) - 1. Mailakoa
207.5. kilometroa - Cote d'Ardoix -3. Mailakoa