Itxi

Espainiako Vuelta 2023

18. etapa

Kiryienka, garaile eta Horner, geroz eta gertuago

Erredakzioa

Vuelta amaitzeko hiru etapa geratzen direnean, Vincenzo Nibali liderrak hiru segundoko aldea baino ez du Chris Hornerrekin.

  • Vasil Kiryienka. Argazkia: EFE

    Vasil Kiryienka. Argazkia: EFE

Vasil Kiryienka (Sky) bielorrusiarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren 18. etapa (186,5 kilometro Burgos eta Peña Cabarga artean). Vincenzo Nibalik lidergoari eutsi dio, baina oso gutxigatik.

Caracol igoeran utzi du Kiryienkak tropela atzean, eta helmugaraino bakarrik abiatu da. Chris Horner izan da faboritoen artean onena. Garaileak baino ia bi minutu gehiago behar izan ditu, eta liderra geroz eta gertuago dauka. Sorensen izan da bigarren eta Hansen hirugarren. Egoi Martinez bosgarren helmugaratu da eta Amets Txurruka zazpigarren.

Vuelta amaitzeko hiru etapa geratzen direnean, Vincenzo Nibali liderrak hiru segundoko aldea baino ez du Chris Hornerrekin. Valverde da hirugarren, 1.09-ra.

Ostiralean hemeretzigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 181 kilometro izango ditu San Vicente de la Barquera eta Naranco artean. Etapa garrantzitsua izango da, baina Vuelta larunbatekoak erabakiko du, Anglirukoak.

         18. etapako sailkapena: 

.1. Vasil Kiryienka (BLR/Sky)                    4h.46:48
 .2. Chris Anker Sörensen (DIN/Saxo-Tinkoff)    28
 .3. Adam Hansen (AUS/Lotto Belisol)            01:18
 .4. Martin Kohler (SUI/BMC)                       01:34
 .5. Egoi Martinez (EUS/Euskaltel Euskadi)         01:42
 .6. Christopher Horner (EEUU/Radioshack)          01:53
 .7. Amets Txurruka (EUS/CajaRural-Seguros RGA)     02:02
  .8. Joaquin Rodriguez (ESP/Katusha)                02:13
  .9. Alejandro Valverde (ESP/Movistar)              02:14

.10. Vincenzo Nibali (ITA/Astana)                  02:18

           Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA/Astana)                 73h.39:35
.2. Christopher Horner (USA/RadioShack)        3
.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar)             01:09
.4. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha)                02:24
 .5. Nicolas Roche (IRL/Saxo-Tinkoff)               03:43
 .6. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R)                  05:44
 .7. Thibaut Pinot (FRA/FDJ)                        06:14
 .8. Leopold Konig (CZE/NetApp-Endura)               06:35
  .9. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel-Euskadi)         07:51
  .10. Tanel Kangert (EST/Astana)                     10:52