Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Auzkezpena

Aralarko San Migel gainean bukatuko da 11. etapa

Erredakzioa

Larunbatean egingo da Espainiako Itzuliaren aurkezpen ofiziala, Cadizen. Vuelta abuztuaren 23an hasiko da, Jerezen, eta irailaren 14an amaituko da, Santiagon.

  • Euskaltel

    Euskaltelek ez du aurten parte hartuko. Argazkia: EFE

Larunbatean aurkeztuko dute Espainiako Itzulia, Cadizen.

Aurtengo edizioa Jerezen hasiko da, abuztuaren 23an, eta Santiagon amaituko da, irailaren 14an. Zortzi etapa maldan gora amaituko dira (iaz baino gutxiago): La Zubia (6. etapa), Valdelinares (9. etapa), Aralarko San Migel (11. etapa), La Camperona (14. etapa), Covadonga (15. etapa), Somiedoko lakuak, La Farrapona (16. etapa), Castrove mendia (18. etapa) eta Ancares (20. etapa).

Erlojuaren kontra hiru etapa jokatuko dira: lehenengoa, taldekako erlojupekoa; 10. etapa, 34 kilometrokoa; eta, azken egunean, Santiagon (10 kilometrokoa).

Ibilbidea

  • Abuztuak 23. 1. etapa: Jerez - Jerez (taldekako erlojupekoa), 12 km
  • Abuztuak 24. 2. etapa: Algeciras - San Fernando, 170 km
  • Abuztuak 25. 3. etapa: Cadiz - Arcos de la Frontera, 188 km
  • Abuztuak 26. 4. etapa: Mairena del Alcor (Sevilla) - Kordoba
  • Abuztuak 27. 5. etapa: Priego de Kordoba - Ronda (Malaga)
  • Abuztuak 28. 6. etapa: Benalmadena (Malaga) - La Zubia (Granada)
  • Abuztuak 29. 7. etapa: Alhendin (Granada) - Alcaudete (Jaen), 165 km
  • Abuztuak 30. 8. etapa: Baeza (Jaen) - Albacete, 207 km
  • Abuztuak 31. 9. etapa: Carboneras de Guadazon (Cuenca) - Valdelinares (Teruel), 168 km
  • Irailak 1, atseden eguna
  • Irailak 2. 10. etapa: Monasterio de Veruela - Borja, 34,5 km
  • Irailak 3. 11. etapa: Iruñea-Aralarko San Migel
  • Irailak 4. 12. etapa: Logroño-Logroño
  • Irailak 5. 13. etapa: Belorado (Burgos) - Obregon (Kantabria)
  • Irailak 6. 14. etapa: Santander - La Camperona (Sotillos de Sobera, Leon)
  • Irailak 7. 15. etapa: Oviedo - Covadongako lakuak
  • Irailak 8. 16. etapa: San Martin del Rey Aurelio - Lagos de Somiedo (La Farrapona)
  • Irailak 9, atseden eguna
  • Irailak 10. 17. etapa: Ortigueira (Coruña) - Coruña, 174 km
  • Irailak 11. 18. etapa: A Estrada (Pontevedra)- Castrove mendia (Meis, Pontevedra), 173 km
  • Irailak 12. 19. etapa: Salvaterra de Miño - Cangas do Morrazo, 176 km
  • Irailak 13. 20. etapa: Santo Estebo de Ribas do Sil (Ourense) - Ancares (Lugo), 163 km
  • Irailak 14. 21. etapa: Gaias mendia - Obradoiro plaza (Santiago), 10 km, erlojupekoa