Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainiako Itzulia (10. etapa)

Etapa garaipena eta lidergoa Nairo Quintanarentzat

Erredakzioa

Movistar taldeko kolonbiarra izan da onena Covadongako igoeran eta 25 segundo atera dizkio Froomeri, 28" Valverderi eta minutu bat eta 5 segundo Contadorri. Omar Fraile laugarren izan da.

Nairo Quintana (Movistar) kolonbiarrak irabazi du Espainiako Itzuliaren 10. etapa, Lugones eta Covadonga (188,7 kilometro) artekoa, eta lasterketako lider berria da.

Quintanak erakustaldia eman du Covadongako igoeran eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Robert Gesink (Lotto Jumbo) izan da bigarren 24 segundora, Chris Froome (Sky) hirugarren 25 segundora eta Alberto Contador minutu bat eta 5 segundora iritsi da.

Omar Fraile (Dimension Data) euskal txirrindularia eguneko protagonistetako bat izan da. Eguneko ihesaldian egon da, laugarren postuan bukatu du etapa eta mendiko liderra da 10. etaparen ostean.

Sailkapen nagusian Quintana da liderra eta 57 segundo ateratzen dizkio Valverderi (bigarren) eta 58 segundo Froomeri (hirugarren). Alberto Contador bosgarren da, liderrarekiko 2 minutu eta 54 segundora.

d6e2">