Espainiako Vuelta
Gerrikagoitiaren aginduetara
Euskaltel Euskadik Espainiako Vueltan ariko den taldea jakinarazi du
Erredakzioa
Igor Anton, Egoi Martinez, Intxausti, Verdugo, Nieve, Fernandez de Larrea, Urtasun, Oroz eta Amets Txurruka txirrindulariek osatuko dute taldea itzuli espainiarrean.
Euskaltel Euskadik jakitera eman du Espainiako Vueltara eramango dituen bederatzi txirrindulariak. Igor Anton, Egoi Martinez, Beñat Intxausti, Gorka Verdugo, Mikel Nieve, Koldo Fernandez de Larrea, Pablo Urtasun, Juanjo Oroz eta Amets Txurruka txirrindulariek osatuko dute taldea.
Hau da Igir Gonzalez de Galdeanok Espainiako Vueltan parte hartzeko osatu duen taldea. Gorka Gerrikagoitia izango da kirol zuzendaria.