Espainiako Vuelta
Larunbatean hasiko da Sevillan
Vuelta: Contador baja bada ere, parte-hartzea luxuzkoa izango da
Erredakzioa
Schleck anaiak, Menchov, Arroyo edota Nibali dira garaipena eskuratzeko faborito nagusiak.
Alberto Contador espainiarra da 2010eko Vueltako "baja" nagusia, baina, hala ere, parte-hartzea luxuzkoa izango da. Andy Schleck eta Denis Menchov Tourreko bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren, irteeran izango dira eta baita David Arroyo eta Vicenzo Nibali ere (Giroko podiumean).
Andy gazteak bere anaia Frank laguntzea izango du helburu. Azken honek erorikoa izan zuen aurtengo Tourrean eta irudi ona eskainiz Frantziakoa ahaztu nahi du. Dena den, Andyk ere bere aukerak baditu, asko gainera. Euren aurkari nagusi Denis Menchov errusiarra izango da. Badaki Vuelta irabaztea zer den eta Grand Bouclen bikain aritu zen.
Vuelta larunbat honetan hasiko da Sevillan eta Madrilen izango du azken helmuga, irailaren 19an. 21 etapa eta guztira, 3.337,9 kilometro inguru.