Itxi

Txirrindularitza

LESIOA

Beste haustura bat aurkitu diote Mikel Landari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Antzemandako lesio berria sendatzeko behar diren denbora eta modua lehendabizikoaren antzekoak dira.

  • Mikel Landa. Artxiboko argazkia

    Mikel Landa. Artxiboko argazkia

Mikel Landak (Movistar) Donostiako Klasikoan izandako erorikoaren eraginez pairatutako lesioen sendatze-lanetan jarraitzen du.

Hasiera batean egin zitzaizkion azterketek orno lunbar bat hautsita zeukala azaldu bazuten ere, asteazken honetan ornoetako beste haustura bat duela jakin da, saihetsaldean, hain zuzen ere.

Dena dela, Movistarrek zabaldu duen ohar baten arabera, "antzemandako lesio berria sendatzeko beharrezkoak diren denbora zein modua lehendabizikoaren antzekoak dira", eta, horrenbestez, ez diete txirrindulari arabarraren aurreikuspenei eragiten. Hartara, Espainiako Itzuliko irteeran egoteko asmoz jarraitzen du.

Ohar berean aipatzen denez, "Mikelek gogotsu eta baikor jarraitzen du lehenbailehen sendatzeko bidean".

Landa Gasteizen ari da lanean astelehenetik Alaveseko medikuen laguntzarekin.