Itxi

Txirrindularitza

Lesioa

Mikel Landak Alaveseko medikuen laguntza jasoko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Orno bat hautsi zuen larunbatean, Donostiako Klasikoan, eroriko batean nahasita, eta lehenbailehen sendatu nahi du, Espainiako Itzulian parte hartu ahal izateko.

  • Mikel Landa, Frantziako Tourrean. Argazkia: EiTB

    Mikel Landa, Frantziako Tourrean. Argazkia: EiTB

Alaveseko medikuak Mikel Landa txirrindulariaren esanetara jarri dira, lehenbailehen sendatzen laguntzeko, larunbatean, Donostiako Klasikoa lehiatzen ari zela, murgiarrak orno bat hautsi baitzuen eroriko baten ondorioz.

Mikel Sanchez sendagileak azterketa egin eta gero, igotzaile arabarrak Javier Barrio Alaveseko sendagilearekin eta haren lantaldearekin egin du lan, Espainiako Itzuliko irteeran egoteko moduan izateko.

"Etxean egotea beti da lagungarria. Etxean dena sendatzen da azkarrago, eta primerakoa da Alavesen instalazioak erabili ahal izatea", esan du Movistarreko txirrindulariak.