Itxi

Espainiako Vuelta 2023

10. ETAPA

Vivianik bigarren garaipena lortu du esprintean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Elia Viviani italiarra (Quick Step) aise nagusitu da Saganen (Bora) eta Nizzoloren aurretik, eta aurtengo Vueltako bigarren etapa irabazi du.

Elia Vivinia italiarrak (Quick Step) irabazi du astearte honetan korritu den Espainiako Itzuliko 10. etapa. Txirrindulariek 177 kilometroko ibilbidea bete behar izan dute Salamanca eta Bermillo de Sayago (Zamora) artean, eta, azkenerako, etapa esprintean amaitu da aurreikusten zen moduan.

Vivianik nagusitasunez lortu du aurtengo Vueltako bere bigarren garaipena; izan ere, aise azpiratu ditu bere atzetik helmugaratu diren Peter Sagan eslovakiarra (Bora) eta Giacomo Nizzolo italiarra (Trek).

Sailkapen nagusiari dagokionez, Simon Yates britainiarrak (Mitchelton) lider jarraitzen du, nahiz eta segundo bakarreko aldea ateratzen dion bigarren den Alejandro Valverderi (Movistar). Nairo Quintana kolonbiarra hirugarren tokian dago, 14 segundora. Ion Izagirre ormaiztegiarra, bere aldetik, bosgarren dago, goiko postuetatik oso gertu (liderrarengandik 17 segundora).

Asteazken honetan 11. etapa lehiatuko dute txirrindulariek, Mombuey eta Luintra artean (207,8 kilometro).