Itxi

Espainiako Vuelta 2023

9. etapa

King izan da garaile Covatillan, eta Simon Yates da lider berria

Erredakzioa

18 kilometro egin ditu ihesean estatubatuarrak, bost ordu eta 30 minutuan eginez ibilbidea. Sailkapen nagusian, berriz, Simon Yates da nagusi, baina segundo bakarrera du Valverde.

Benjamin King estatubatuarra (Dimension Data) gailendu da Espainiako Itzuliko bederatzigarren etapan. Talavera de la Reina eta Covatilla artean, 200,9 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, eta, gaurko denborak kontuan hartuta, Orica-Scott taldeko Simon Yatesek jantzi du maillot gorria.

Kingek sekulako ihesaldia egin du azken 18 kilometroetan, eta 5 ordu 30 minutu eta 38 segundoko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko. Trek taldeko Bauke Mollema holandarra 48 segundora helmugaratu du, eta faboritoen taldea 2 minutu eta 40 segundora iritsi da.

Sailkapen orokorrean, Simon Yates dugu lider, baina Movistar taldeko Alejandro Valverde, bigarrena, segundo bakarrera du, eta Nairo Quintana hirugarren dago, 14ra.

Astelehenean, atseden jardunaldia izango dugu Espainiako Itzulian. Hortaz, ez da etaparik izango.