Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Irailaren 4an

Donapaleun hasiko da 2019ko Vueltako etapa bat

eitb.eus

ETBk jakin ahal izan duenez, irailaren 4ko Espainiako Vueltako etapa Donapaleutik (Nafarroa Beherea) abiatuko da.

  • Oizko etapa. Argazkia: EiTB

    Iazko Vueltako Oizko etapako irudia. Argazkia: EiTB

ETBk jakin ahal izan duenez, 2019ko Vueltako etapa bat Donapaleun (Nafarroa Beherea) hasiko da; konkretuki, 2019ko irailaren 4an hasiko da etapa bertan, asteazkenez. Oraindik ez dago zehaztuta etapa hau non bukatuko den.

Gainera, edizio honetako beste etapa bat Urdazubin (Nafarroa) amaituko dela ere jakina da. 2019ko Vuelta datorren astean aurkeztuko da Alakanten, bertan ibilbide osoa konkretatuko delarik.