Itxi

Espainiako Vuelta

Talde guztiak konfirmatuta

Caja Rural taldeak 2012ko Espainiko Vueltan parte hartuko du

Erredakzioa

Itzuliko antolatzaileek Nafarroako taldea gonbidatu egin dute Andalucia, Cofidis eta Argos Shimano taldeekin batera. UCI mailako 18 taldeekin batera izango dira lau gonbidatuak Iruñeko irteeran

  • Espainiako Vuelta. Argazkia: EFE

    Espainiako Vuelta. Argazkia: EFE

UCI mailako 18 taldeak eta lau gonbidatuak, Caja Rural, Andalucia, Cofidis eta Argos Shimano izango dira Espainiako Vueltako 22 taldeak. Itzuliak abuztuaren 18an hasiko da Iruñean eta irailaren 9an bukatuko da Madrilgo kaleetan.

Vuelta jokatuko dute taldeak:

- UCI ProTeams:

AG2R (Fra), Astana (Kaz), BMC Racing (AEB), Euskaltel Euskadi (ESP), Francaise des Jeux Big Mat (FRA), Garmin Barracuda (USA), Greenedge (AUS), Katusha (ERR), Lampre (ITA) ,Liquigas (ITA), Lotto Belisol (BEL), Movistar (ESP), Omega Pharma (BEL), Rabobank (HOL), Radioshack Nissan (LUX), Sky (GBR), Saxo Bank (DAN) eta Vacansoleil (HOL).

- Talde gonbidatuak:

Andalucia (ESP), Caja Rural (ESP), Cofidis (FRA) eta Team Argos Shimano (HOL).