Itxi

Artea

Kontzertua

Orfeoiak amaiera emango dio Chillidaren heriotzaren 10. urteurrenari

Chillida-Lekuk bere ateak irekiko ditu berriz arratsaldean, kontzertu-omenaldi horretarako. Gonbidapena behar da sartzeko.

  • Chillida-Leku. Argazkia: EITB

    Chillida-Leku. Argazkia: EITB

Donostiako Orfeoiak amaiera emango dio Eduardo Chillidaren heriotzaren 10. urteurreneko ekitaldiei arratsaldean. Donostiako eskultoreari eskainitako museoa itxita dago 2010eko abenduaren 31etik eta bere ateak irekiko ditu berriz kontzertu-omenaldi honetarako. Gonbidapena behar da kontzertuaz gozatzeko.

Instituzioetako eta kulturari lotutako pertsonak izango dira Donostiako Orfeoiaren emanaldian. Bachen lanak interpretatuko dituzte, Chillidaren egile gustokoena. Eskultorearen heriotzaren 10. urteurrenak mugak igaro ditu, erakusketak izan baitira hainbat herrialdetan: Alemanian, Frantzian, Britainia Handian eta Korean, besteak beste.