Artea
Sariak
Gaur banatu dira Gure Artea 2014 sariak
Erredakzioa
Juan Luis Moraza eta Inazio Escudero artistek eta Juan y Pablo de Otaola bekak eskuratu dituzte Gure Artea 2014 sariak.
Gaur banatu dira Gure Artea 2014 sariak Donostiako San Telmo museoan, eta hiru garaile izan dira.
Juan Luis Moraza artista gasteiztarrak ibilbide artistikoaren aitormenari dagokion modalitatean jaso du Gure Artea 2014 saria; Inazio Escudero bilbotarrak sorkuntza lana aitortzeko modalitatean; eta hirugarrenik, Basauriko Kultur Etxeak eta Otaola familiak eskaintzen duten Juan Y Pablo de Otaola bekak ikusizko arteen arloan egindako lana aitortzen duen modalitatean eskuratu du.
Lehen bi sailek 25.000 euroko diru-saria jaso dute eta hirugarrenak, aldiz, 15.000 eurokoa.
Epaimahaia Miren Jaio arte kritikariak; June Crespo artista eta Gure Artea 2013 sariaren irabazleak; Txuspo Poyo artistak; Ana Salaverria Koldo Mitxelena erakustokiko arduradunak; eta Fernando Illana Trayecto Galeria programako arduradunak osatu dute.
Gure Artea sarien bidez, egin duten lana aitortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartu nahi zaie irabazleei. Sortzaileak saritzen dira, bai euren ibilbide profesionalagatik, bai azken urte hauetan egin duten sormen jardueragatik, baina baita beste eragile edo erakunde batzuk ere, arte plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin duten jardueragatik.