Itxi

Artea

Chillida-Leku

Chillida-Leku berriz irekitzeko negoziazioak, 'aurreratuta'

Erredakzioa

Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak esan duenez, Chillida familiarekin akordioa lortuz gero, baliteke kudeaketa eredua aldatzea eta zentroa “berehala” irekitzea.

  •  2010ean itxi zuten zentroa, arazo ekonomikoengatik. Argazkia: Chillida Leku.

    2010ean itxi zuten zentroa, arazo ekonomikoengatik. Argazkia: Chillida Leku.

Eusko Jaurlaritzaren eta Eduardo Chillida zenaren familiaren arteko negoziazioak “aurreratuta” daude Chillida-Leku museoaren kudeaketa kulturalari dagokionez. Hitzarmena gauzatzera, baliteke kultura espazioaren kudeaketa aldatzea eta zentroa “berandu baino lehen” zabaltzea, betiere urte sasoia kontuan izanda, Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak azaldu duenez.

Muñozek agerraldia egin du Legebiltzarreko Kultura Batzordean, bere sailak aholkularitza enpresa bati Chillida-Leku berriz irekitzeko aukeren inguruan eskatutako txostenaren gaineko azalpenak emateko. Gipuzkoar eskultorearen omenez Hernanin irekitako museoa 2010ean itxi zuten, arazo ekonomikoak tarteko.

Sailburuordearen hitzetan, ikerketak museoa “beste era batera kudeatzea” proposatzen du. Udako hainbat sasoitan, udan eta Aste Santuan, esaterako, zabaltzea proposatzen dute, eta gainerako sasoietan itxita egotea, “ikusmina pizteko”.

Horrela, zentroko langile taldea “finkoa eta itxia” izan beharko litzateke, baina langileen maila profesionalarekin “errespetuz” jokatzea eskatzen du.

Babesleak

Finantzazioari dagokionez, bide “osagarriak” urratzea proposatzen da, hala nola mezenasak eta babesleak, eta erakunde publikoek ere parte hartzearen alde egiten da idatzian.

Halaber, zentroak jarduera kulturalak eta irakaskuntzara bideratutako ekimenak egitea komeni dela esaten da txostenean. Muñozen esanetan, “aurreratuta” daude espazioaren kultura ereduaren inguruko negoziazioak.