Itxi

Artea

Eskultura

Casto Solano gasteiztarrak eskultura lehiaketa bat irabazi du AEBn

Erredakzioa

Gainera, “Ohoragarrien Atea” Guggenheimen aurreko lanaren eta Ken Folleten Gasteizko estatuaren egileak Hego Korean ere jarriko du lan bat.

  • Casto Solanok Ondarroan jarritako lan bat.

    Casto Solanok Ondarroan jarritako lan bat.

Casto Solano gasteiztar artistak Arte Publikoaren Seattleko (AEB) nazioarteko lehiaketa irabazi du, “Togetherness” eskulturari esker, eta, gainera, bere lan bat Hego Korean jarriko dute.

Besteak beste, “Ohoragarrien Atea” Guggenheim museoaren aurrean paratutako lanaren eta Ken Folleten Gasteizko eskulturaren egilea da Solano.

Arabar eskultorea laster joango da Seattlera, altzairu herdoilgaitzezko eskultura handia altxatzeko. Roberto Maestas plazan kokatuko du, datorren urteko lehen hiletan, Beacon Hillen.

Gainera, Hego Korean eskultura bat jartzeko ere aukeratu dute. “Evolution in Jeju” lan publikoa egingo du ; 20 metro luze eta 10 metro altu izango da.

Vancouverrera ere joango da aurki Solano; bertan, “The Life Protector” lana jartzeko nazioarteko lehiaketa irabazi zuen iaz.

Casto Solano Olaztin (Nafarroa) jaio zen eta arte publikoan egin du lan. Besteak beste, Bilbon, Santa Claran (Kuban), Parisen, Gasteizen, Ondarroan eta Burgosen daude horren lanak ikusgai.