Publizitatea
Itxi

2015/05/18

10:07

Artea

Sarrera doan

Museoetako ateak zabalik gaur, beren nazioarteko eguna ospatzeko

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Sarrera doan izango da Donostiako San Telmon, Bilboko Arte Ederren museoan eta Gasteizko Artiumen, adibidez.

1:30
Museoak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Museoen Nazioarteko Eguna dugu gaurkoa eta, hori ospatzeko, hainbat museotako ateak zabalik izango ditugu geurean. 'Gizarte jasangarri baterako museoak' lelopean, mundu osoko 35.000 museok baino gehiagok egin dute bat ospakizunekin, tartean Euskal Herrikoek. Hala, astelehenetan museo gehienak itxita egoten diren arren, salbuespena egingo dute askok gaur.

Donostiako San Telmo da horietako bat, eta bertan ikusgai dauden Mendia, Japoniar lorategi hutsaren topografiak bat eta Comète: ihesbide sarea erakusketak doan ikusteko aukera egongo da. Horietako bi bisitatzeko azken aukera izango da gaurkoa.

Bizkaian berriz, 34 museok antolatu dituzte ekitaldiak. Bilbon, Arte Ederrenen museoan, adibidez, 'Equipo Cronica' erakusketa ikusteko azken aukera izango da astelehen honetan. Sarrera eta bisita gidatua doan izango dira. Arkeologi eta Itsas Museoetara sarrera ere doan izango da Bilboko hiriburuan.

Araban, bestalde, sarrera doan izango da Artium, Bibat, eta Arte Ederren museoetan.

Baionako euskal museoan eta Nafarroako gehienetan, aldiz, asteburuan egin dituzte ospakizunak eta gaur itxita egongo dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena