Publizitatea
Itxi

2015/06/08

16:21

Artea

Erakusketa

Koonsek 'inoiz baino dotoreago' erakutsiko du bere lana, Guggenheimen

N.V, | eitb.eus

Besteak beste Puppy eskulturaren eta museoaren kanpoaldean ikusgai dauden tulipen egilearen lana irailaren 27ra egongo da ikusgai Bilboko museoan.

1:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jeff Koons arte garaikidearen sortzaile gailenetako baten lana ikusgai jarriko du 2015eko ekainaren 9tik irailaren 27ra arte Guggenheim Bilbao Museoak. Estilo bereziko artistaren proposamen heterodoxoaren bilakaera kronologikoki antolatuta ikusi ahalko da bertan.

New Yorkeko Whitney Museum of American Artek, Parisko Centre Pompidourekin eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan antolatu dute erakusketa.

Koonsek gaur, erakusketaren aurkezpenean, azaldu duenez, Guggenheimen paratutako bilduma “ikaragarria” da, eta, bere esanetan, “nire lan batzuk sekula ez dira Bilbon erakusten diren bezain dotore ikusi”.

Artistaren arabera, “arteari buruzko elkarrizketa” planteatzen du lanetan, “barne bizitzari eta kanpoko munduari buruzkoa”, eta, horretarako, “begirada intuitiboa erabiltzen du, testuingurua xurgatu, hausnarketa egin eta gai interesgarrietan aurrera egiteko”.

Koons erreferentzia artistikoei buruz ere mintzatu da solasaldian: Salvador Dali (18 urte zituela ezagutu zuen), barrokoa, rokokoa… Egun, “dena” du inspirazio iturri, eta edozein lanbidetan egin daitekeen gauza bakarra “nork bere interesei jarraitzea” dela esan du.

Estatubatuar artista “sano pozik” agertu da bere lanek jaso duten babesarekin eta jendeak haien aurrean erakutsi duen gogo irekiarekin, eta bere ustez artelana “behatzaileak” bukatzen duela esan die kazetariei. Halaber, bere eskulturek merkatuan duten balioari garrantzia kendu dio, eta artearen munduan ordainsaria dirua ez dela esan du: “Saria oso gauza ezberdina da”.

Arte garaikidearen erreferente garbia

Jeff Koonsek lan berezi eta berritzailea garatu du azken lau hamarkadetan, eta arte garaikidearen erreferente nagusietako bat bilakatu du horrek. Ezusteko proposamenez betetzen ditu erakusketak eta harridura eragiten du bai kritikarien bai publikoaren artean.

Museoko arduradunek azaldu dutenez, “Jeff Koonsen lanak publikoarentzat ulerterrazak eta ezaguterrazak izan ohi dira, gaur egungo beste artelan batzuk ez bezala. Artearen historiako iturri askotatik edaten dute, hala nola surrealismotik, pop artetik eta dadaismotik".

Erakusketari proiektu didaktikoak lagunduko dio, ohi bezala, Koonsen lana hobeto ulertzeko, eta artista bera Bilbon izango da, ekainaren 9an obrari eta atzera begirako erakusketari buruz hitz egiteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena