Itxi

kultura

Patronatuaren bilera

Warhol, Bourgeois eta Francis Bacon, Guggenheimen 2016an

Agentziak | Erredakzioa

Guggenheim Bilbao Museoko Fundazioaren Patronatuak bilera egin eta 2016ko erakusketen berri eman du astelehen honetan. Iñigo Urkullu lehendakariak bileran parte hartu du.

  • Andy Warholen ‘Shadows’ erakusketa 2016ko otsailaren bukaeran jarriko dute ikusgai

    Andy Warholen ‘Shadows’ erakusketa 2016ko otsailaren bukaeran jarriko dute ikusgai

Bilboko Guggenheim Museoak Andy Warholen ?Shadows? erakusketa ikusgai jarriko du 2016ko otsailaren bukaeran. 1978tik 1979ra bitartean egindako margolanak dira eta Dia Art Foundationaren bilduma da.

Udaberrian, bestalde, Louise Bourgeoisek ?Ziegak? izena jarri zien lanei eskainitako erakusketa zabalduko da; artistak 20 urte eman zituen ?kontzientziaren arkitektura-espazio eta egitura? hauek egiten.

Udazkenean, Francis Bacon artista irlandarraren lanak ikusi ahal izango dira, haren lanean pinturaren maisu handiek ? Velázquez, Goya eta Picasso, esaterako? izan zuten eragina aztertuko duen erakusketa batean.

Bestetik, urte guztian zehar hiru bideoinstalazio ezagutaraziko dira Film & Video aretoan, Eija-Liisa Ahtila, Fiona Tan eta William Kentridge artistenak. Guggenheim Bilbao Bildumaren maisulanak modu iraunkorrean erakutsiko dira hirugarren solairuan, salbuespenak salbuespen, 2016 urte amaieratik hasita.

Patronatuaren bilera

Guggenheim Bilbao Museoko Fundazioaren Patronatuak bilera egin eta erakusketaren berri eman du astelehen honetan. Iñigo Urkullu lehendakariak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, Cristina Uriarte Kultura sailburuak eta Josune Ariztondo Kultura diputatuak bileran parte hartu dute.

Fundazioaren Patronatuko kide diren enpresetako eta entitateetako ordezkariek ere bileran parte hartu dute, eta baita Richard Armstrong eta Juan Ignacio Vidarte New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim museoen zuzendariek ere, hurrenez hurren.

Azken urte hauetan egindako lanagatik Jose Luis Bilbaori eskerrak eman dizkiote Patronatuko kideek bileran.

2014ko kontuak onartu dituzte

Fundazioaren 2014ko kontuak onartu eta 2015ko lehen bost hilabeteetan Museoak izan dituen emaitzak aztertu dituzte bileran. Iaz baino % 4 bisitari gehiago izan ditu Museoak aurten.

Bisitarien % 27 frantziarrak izan dira, 2014ko maiatzean baino zazpi puntu gehiago, Niki de Saint Phalle artistaren erakusketari esker batez ere.