Itxi

Artea

Erakusketa

Iñigo Royoren begirada ironiatsu eta eszeptikoa, Artiumen

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoar artistaren “Beti barrez dagoena” erakusketa jarri du ikusgai Gasteizko museoak urriaren 16ra arte.

  • Iñigo Royo, Artiumen

    Iñigo Royo, Artiumen

Iñigo Royo gipuzkoar artistak “barre inozoari eta iskanbilari” erantzun nahi die Artium Gasteizko museoan paratu duen erakusketan; eguneroko bizitzari modu ironiatsu eta eszeptikoan begiratzen dio artistak.

“Beti barrez dagoena” erakusketak hamaika instalazio biltzen ditu, bideoak, argazkiak eta soinu piezak, eta ikuslea entretenitzea du xede, sakontasunik galdu gabe betiere.

Urriaren 16ra arte egongo da ikusgai, eta “gizartearen mozorroak” barre egitera behartzen gaituen ideia du ardatz. Hortik abiatuta, hausnarketarako akuilu izan nahi du, baina “arretaz” begiratzea eskatzen dio bisitariari.

Zinemak, Royoren grina bizienetako batek, ere tokia du erakusketan, eta Buñuelen itzala une oro dago presente.

Daniel Castillejo Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko zuzendariak artistaren adimena azpimarratua du, eta artearen barruan sailkatzea zaila egiten zaiola aitortu du, “dizpilina askotan nabarmentzen baita”.