Itxi

Artea

“Hormek diote”

Horma, dantza eta ikus-entzunezkoen agertoki Donostian

eitb.eus

Ostiralean, hilak 29, Mundaiz Donostiako zubiaren pareko horma dantza ikuskizun baten eta "video-mapping" baten agertoki izango da, “Hormek diote” Donostia 2016ren ekimenaren barruan.

Hormak hirian gertatzen denaren ikusle soil izatetik protagonista izatera lerratu ditu “Hormek diote” Donostia 2016ren ekimenak; horma irudiak hartu zituzten paretek lehen fase batean, 2015eko udazkenean, eta 2016an arte adierazpenak hartu dituzte.

Urumea ibaiko igogailuan, Igor Rezolak “Kapital” hitza margotuz pintadaren balioa aldarrikatzeko baliatu zuen horman, Haatik konpainiak dantza ikuskizun bat eskainiko du ostiralean, hilak 29, 19:00etatik aurrera, eta Elurmaluta kolektiboak video-mapping bat proiektatuko du gero.

Iker Arruek sortutako “Black Chain Link Fence” koreografia gauzatuko du Haatik dantza konpainiak, Pascal Gaignek horretarako beren beregi sortutako musikaren gainean, 19:00etatik aurrera, Urumeako horman.

22:00etan, toki berean, Elurmaluta ikus-entzunezko arteren kolektiboak ikus-entzunezko behin-behineko murala sortuko du igogailuko paretan, mappinga eta argi eta soinu efektuak erabiliz. Arte digitala, teknologia berriak eta ikus-entzunezkoen teknikak erabiltzen dituen kolektiboak pareta pantaila bihurtu, eta mural iragankorra sortuko du.

rra sortuko du.