Publizitatea
Itxi

2015/02/05

10:12

Zinema

Goyetarako izendatu dute

Pascal Gaigne: 'Nire ustez pelikulak eskatzen didana egiten dut'

Natxo Velez | eitb.eus

Donostian bizi den musikari frantsesak “Loreak” filmean egindako lana Madrilen otsailaren 7an emango dituzten Goya sarietarako izendatu dute, jatorrizko musika onenaren atalean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

?Loreak? (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) Donostiako Zinemaldian aurkeztutako lanak arrakastarik arrakasta jarraitzen du kritikarien hitz gozo eta sariak etengabe biltzen; Goya sarietarako jaso dituen bi izendapenak ere horren erakusgarri. Zinemagile bikotearen lan intimista, EiTBren parte-hartzea duena, film onenaren atalean eta jatorrizko musikarenean lehiatuko da Madrilen otsailaren 7an.

Hain zuzen ere, ?Loreak?eko hiru protagonisten istorioak doinuz janzteko arduraduna Pascal Gaigne Frantzian jaio baina 1990etik Donostian ezarritako musikaria izan da. Garañoren eta Goenagaren betiereko laguntzailea izan da Gaigne, gainera; izan ere, besteak beste, Garañorekin ?Perurena? dokumentalean eta ?On the line? eta ?Miramar Street? film laburretan eta Goenagaren ?Sintonia? lanean aritutakoa da, baita ?80 egunean? bikoteak aurretik elkarrekin egindako film luzean jardundakoa ere.

Horrez gain, Gaignek beste zuzendari askorekin egin du lan, esaterako, Daniel Sanchez Arevalorekin, Gracia Querejetarekin eta Julio Medemekin, eta ibilbide oparo eta interesgarria egin du kontzertuetarako eta antzezlanetarako musikaren sortzaile gisa eta ekoizle eta moldatzaile lanetan.

Berarekin hitz egin dugu, Goya sarien atarian, bere iritzia jasotzeko.

Beste ezer baino lehen, zelan hartu duzu ?Loreak?en egindako lana Goya saria jasotzeko hautagai izendatu izana? Espero zenuen?

Esker onez hartzen dut izendapena, nire lana aintzat hartzen dutela erakusten baitu, baina niretzat garrantzitsuena grina pizten didaten gauzetan lan egiten jarraitzea da. Baina, tira, honek ateak pixka bat zabaltzen baditu eta nire lana ikusarazteko balio badu, ongi etorri!

Zer eskatu zizuten Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak beraiekin lanean hasi zinenean?

Jon eta Jose Marirekin historia luzea dut atzetik. Lokala ondoan genuen, eta film labur, dokumental eta film luze asko egin ditut beraiekin.

Sortze prozesua misteriotsua izaten da beti, hausnarketa, intuizio, proba eta eztabaida askoren emaitza. Material subjektiboarekin lan egiten dugunez gero, ez dago araurik. Nik neure ustez, nire ikuspegiaren arabera, pelikulak eskatzen didan hori egiten dut, zuzendariek esan didatena entzun eta haien nahiak deskodetu eta gero.

Baina nolabaiteko alkimia bat, hoskidetasuna, egon behar da esaten dutenaren, pantailan ikusten dugunaren eta irudikatzen duzunaren artean. Elementu horiek uztartzen direnean, konposizioa gidatzeko bidea aurkitzetik gertu egon gaitezke.

?Loreak? filmaren prozesuaren zein puntutan sartu zen Pascal Gaigneren musika?

Kasu honetan, prozesuaren hastapenetan, baina benetako lana lehenengo editatzearekin hasten da.

Nolakoa da melodiak sortu eta irudietara egokitzeko lana? Zenbat denbora pasatzen da konposatzaileak partitura zuriari aurre egiten dionetik musika muntatuta egoten den arte?

Zaila da azaltzen: intuizioa, esperientzia, hausnarketa eta probak dira prozesuaren osagaiak, nahiz eta, konposatzailea zarenean, printzipioz, musika asmatzeko erraztasuna eta gaitasuna duzun?

Sormena pizteko ere hamaika modu daude: inprobisatzea, ideiak apuntatzea? Niretzat, ohiko jarduera da, eta, zorionez, ez dut arazo aipagarririk izaten orri zuriaren aurrean.

?Fabrikatzeko? denbora asko aldatzen da pelikula eta musikaren arabera? Aste batzuk izan daitezke, hilabete batzuk? Ez dago arau finkorik.

Zinemako zein musika lanek piztu dute zure arreta 2014an?

Egia esan, zinemako lanekin eta kontzertuekin oso lanpetuta ibili naiz, eta ez dut denborarik izan zinema ikusi edo klasikotik at dagoen musika entzuteko.

Zinemarako musika ez ezik, antzezlanetarako musika ere egiten duzu, kontzertuak, ekoizpen eta egokitzapenak? Zertan ari zara gaur egun?

Victor Hugo Orkestrak hala eskatuta, ganbera opera bat sortzen ari naiz, 2016an Frantzian estreinatzeko, eta zinemako hainbat proiektu ditut esku artean: ?Embarazados? (Juana Macias), ?El séptimo sueño? (Eduardo Chapero-Jackson) eta beste batzuk?

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;