Artea
Ekainak 22, 23 eta 24
Euskal antzerki eta dantza ikuskizunik berrienak, DFERIAn
Erredakzioa
Ikusgai izango dira, besteak beste, Golden Apple Quartet taldearen 'Goibel' haurrentzako ikuskizuna eta K Producciones antzerki taldearen '19:30' antzezlana.
Aurtengo ikuskizunen artean erabateko bi estreinaldi izango ditugu: Golden Apple Quartet taldearen Goibel eta Ertzaren Urrunetik ametsetan. Ikusgai izango dira ere Fingersixen La sonrisa ganadora, Tanttakaren La mujer justa eta Hika Teatroaren El viaje de mi padre. Formatu handiko euskal ekoizpenen artean aipagarri dira hiru antzeztalde: Tanttaka (La mujer justa), Malandain Ballet Biarritz (Magifique. Tchaikovski suites) eta K Producciones (19:30).
Aurreko urteetan bezala, dantza ere izango dugu proposamenen artean, dFERIA DANTZAN programarekin. Fingersixen La sonrisa ganadora, Organiken Maniatic@s, Eliraleren Otto haurrentzako ikuskizuna, Ertzaren Urrunetik ametsetan eta Kukairen SOK(2) dira alor honetan aukeratutakoak.
Dantza eta antzerkiarekin hitzordua lau eszenatokitan izango da egun hauetan: Victoria Eugenia Antzokia, Principal Antzokia, eta Lugaritz eta Egia Kultur Etxeetako eszenatokiak.
Sarreren prezioa eszenatokiaren araberakoa izango da: 15, 12 10 eurotan daude salgai Victoria Eugenia Antzokiko ikuskizunentzako, 10 eurotan Antzoki Zaharra, Egia, Lugaritz eta Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoko emanaldientzako eta 3,5 eurotan haurrentzako bi ikuskizunentzako. Ordu Gaztea (30 urtetik beherakoentzako sarrerak 3 eurotara ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago) emanaldi guztietan ezarriko da.