Artea
'Attuliri' omenaldia
Patrick Quéheilleren 'Xahakoa' obra taularatuko dute barkoxtarrek
Erredakzioa
Barkoxeko biztanleek Patrick Quéheilleren obra honen hiru emanaldi eskainiko dituzte. Antzezpena Alexis Etchecopar 'Attuli' olerkaria eta kantugilearen bizitzan eta obran oinarritzen da.
Patrick Quéheillek idatzitako Xahakoa pastorala taulara eramango dute Barkoxeko biztanleek. Horrela, Alexis Etchecopar ''Attuli'' olerkaria eta kantugilearen bizitzan eta literatur lanetan oinarritutako antzezpena taularatuko dute. Guztira, pastoralaren hiru saio eskainiko dituzte: uztailaren 25ean (15:30ean) eta 31n (21:00etan) eta abuztuaren 8an (15:30ean).
''Attuli'' izengoitiz ezagunagoa zen olerkariaren kantu famatuaren izenburua jarri dio Queheillek bere azken lanari: Xahakoa. Kantugile barkoxtarren ibilbideari esker, Bigarren Mundu Gerra garaiko Zuberoa hobeki ezagutu dezake publikoak, baita guda ondoko garaiak zekartzan aldaketa handiak ere.