Artea
Abuztuaren 6an eta 7an
Pepon Nietok 'Sexos' antzezlana estreinatuko du Principal Antzokian
Erredakzioa
Gasteizeko jaietan, Pepon Nieto hirira etorriko zaigu, Adriana Ozoresekin eta Anabel Alonsorekin batera, besteak beste, bikotearen arteko sexuari buruzko obra dibertigarri hau taularatzeko.
Gasteizeko Principal Antzokiak Sexos izenburuko antzezlana hartuko du ostiral eta larunbat honetan, abuztuaren 6an eta 7an. Helduentzako bereziki zuzendutako obra dugu. Oholtza gainean Pepon Nieto, Adriana Ozores, Federico Caleada, Neus Sanz eta Anabel Alonso ikusiko ditugu. Pep Anton Gomezek zuzenduta, bikotearen artean ematen den sexua islatzen du muntaiak.
Maite Berrocal Gasteizeko Udalaren Kultura zinegotziak adierazi duenez, antzezlana “arrakastatsua” izan da Madrilgo La Latina Antzokian. 8 eta 24 euro bitartean jarri dituzte sarrerak salgai. Guztira, lau saio eskainiko dituzte: 20:00etan eta 22:30ean bai ostiralean baina larunbatean ere. Ordu bat eta 45 minutuko iraupena du obrak.