Itxi

Artea

Otsailera arte

Guggenheimek Giacomettiren lanen antologia bat erakutsiko du urritik aurrera

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko museoak suitzar artistaren, XX. mendean itzal handia izan zuenetako baten, berrehun eskultura, pintura eta irudi paratuko ditu.

  • "Sudurra". © Alberto Giacometti Estate / VEGAP, Bilbao, 2018

Guggenheim Bilbao Museoak “Alberto Giacometti. Atzera begirakoa” aurkeztuko du urrian: Alberto Giacomettik, XX. mendean eragin handiena izan zuen artistetako batek, 40 urteko ibilbidean egindako 200 eskultura, koadro eta marrazki baino gehiago bildu dituzte horretarako.

Giacomettiren sormenaren emaitza hainbat alditan banatu ohi da: XX. mendeko 20ko hamarkadako gaztaroko lanak, aldi postkubista eta surrealista eta, 1935etik aurrera, figuraziorako itzulera heriotzaraino.

Erakusketan, besteak beste, “Veneziako emakumeak” bildumako zortzi eskulturak batera ikusi ahalko dira, Veneziako 1956ko Bienalerako egin zituen bezala.

Urriaren 19tik 2019ko otsailaren 24ra arte bisitatu ahalko da erakusketa.