Itxi

Artea

Proiektua

Tindaya: Eduardo Chillidaren ametsa, gero eta biziago

Redacción

Kanarietako Gobernuak eta Chillida familiak egindako bileran hartutako erabakien arabera, baliteke proiektua hiru hilabeteren buruan abiatzea

60

Kanarietako Gobernuak eta Chillida familiak bilerak egin dituzte azken egunotan. Atzo, urtarrilak 18, iragarritakoaren arabera, hasieratik irudikatutako bideari jarraitzeko akordioak lotu zituzten. Komisio misto bat sortu eta artelanaren eskubideak kudeatuko dituen fundazioa sortu dute.

Proiektua egiteko akordioak berehala izango du eragina. Bizpahiru hilabeteko epean, artelana gauzatzeko beharrezko lanak egingo dituen enpresa zein izango den erabakiko dute, lehiaketa bidez.

Eduardo Chillidak 1994an aurkitu zuen aspaldiko ametsa gauzatzeko lekua, Tindaya mendia bisitatu zuenean. 2002an, arkeologoekin, ekologistekin eta mendi ingurumena zaintzeko helburua zuten elkarteekin eztabaidan ari zirela, hil zen eskultore donostiarra.

Hala ere Kanarietako Gobernuak eta Chillida familiak aurrera egin zuten proiektua gauzatzeko beharrezko agendarekin. Herriaren defendatzaileak proiektua bertan behera uzteko eskatu bazuen ere, akordio berriak Tindaya proiektua gero eta gertuago dagoela baieztatzen du.